Zeri diote beldurra ‘xelebriti’ek?

PamelaDenok diogu zerbaiti beldurra, eta pertsonaia ezagunak ere ez dira horretaz libratzen. Robert Pattinsonek, adibidez, ezin du aldamenean zaldirik izan. Scarlett Johansson, berriz, labezomorroekin izutzen da.

Badira, era berean, ekaitzekin oso urduri jartzen direnak; Madonna abeslaria, kasu.

Michael Jordanen ikara ezagunena, berriz, nahiko justifikatuta dago. Izan ere, saskibaloi-jokalariak itsaso zabalari dio beldurra, duela urte batzuk lagun bat itota hil zitzaziolako.

Denen artean harrigarriena, beharbada, Johnny Deep aktorearen afera da. Behin baino gehiagotan aitortu izan duenez, pailazoekin izutzen da. Nicole Kidmanek, ostera, ezin ditu tximeletak ikusi.

Kontraesankorra dirudien arren, Pamela Andersonek ez ditu izpiluak gustuko. Are, gorroto omen ditu izpiluak. Hori da, bederen, aktore ile-horiak sarritan esan izan duena.

Bukatzeko, Keanu Reevesek ez ei du atsegin logela ilun batean bakarrik lo egitea, eta Woody Allen, besteak beste, altueren, leku itxien, leku irekien, hoteletako dutxen, egunsentien, umeen eta armiarmen beldur da.

 

Hau da hau marka!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *