Tag Archives: argazkiak

Rihannak tenperatura igo du

Konturatu orduko negu gorrian sartu gara, baina, aste honetako protagonista den hotzari aurre egiteko, Rihannak argazki bero-beroak igo ditu Instagramen daukan kontura.

rihanna1

Hain zuzen, Esquire aldizkariarentzat egindako argazki-erreportaje bateko irudiak dira hauek. Horietan, beste behin ere, jarrera sexyan eta edonor erakartzeko moduan azaldu da Barbadoseko abeslaria.

rihanna2

Txundigarriak benetan argazkiak; aho bete hortz geldituko dira seguru asko baten batzuk.

rihanna3

Oraingoan hitzak soberan daude. Horregatik, irudiz hornitu dugu txutxu-mutxuen bloga. Gozatu ederra hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Rihanna meskita batetik kanporatu dute Abu Dhabin

Rihanna, Abu Dhabiko meskita batean

Rihanna, Abu Dhabiko meskita batean

Munduan barrena dabil Rihanna azken hilabeteotan, kontzertuz kontzertu. Biraren baitan, geldialdia egin du Abu Dhabin, eta zeresan handia ematen ari da Barbadoseko abeslariaren azken ideiak.

Joan den larunbatean, kontzertua hasi baino ordu batzuk lehenago, Zayed Xekearen Meskita Handia bisitatzera joan zen, Steven Gomillion eta Dennis Leupold argazkilari famatuekin. Han zeudela, argazki saioa inprobisatzea bururatu zitzaien. Estilismoari dagokionez, guztiz beltzez janztea erabaki zuen, goitik behera arropaz estalita.

Antza denez, meskitako arduranei ez zitzaien ideia batere gustatu, errespetu falta zela iruditu zitzaielako. Ateratako argazkiek ez omen zuten zuzendaritzak ezarritako baldintzak eta arauak betetzen; hortaz, meskitatik ateratzeko “gonbitea” luzatu zioten.

Erabakiak kontrako eta aldeko erreakzioak eragin ditu. Argazkiek ez dutela ezer txarrik erakusten diote batzuk; beste batzuen ustez, ordea, meskita ez da moda kontuetarako toki aproposena.

Zer iruditzen zaizue Rihannaren ideia? Artea edo probokazioa?

Madonna, biluzik

Duela aste batzuk Scarlett Johanssonen eta Mila Kunnisen argazkiak filtratu zituzten, eta mundu osoan zabaldu ziren. Orain, biluzik agertzen den beste famatu baten argazkiak ari dira zabaltzen, Madonnarenak.

Irudi hauetan artista ez da itxura onarekin agertzen, izan ere, makillajerik gabe eta pelukarekin ikus dezakegu. Gainera, kuleroak aldatzen agertzen da argazki horietan. Dirudienez, ustekabean harrapatu zuten abeslaria, eta modu horretan, zaila da itxura onarekin agertzea.

Hala ere, Madonnaren adina kontuan izanda, gorputz ezin hobearekin agertzen dela azpimarratu beharra dago: bular tenteak, sabel laua, eta gorputz-adar sendoak.

Duela bi urte Dolce & Gabbanarentzat argazki-sesio bat egin zuen estatubatuarrak, eta Steven Klein izan zen argazkilaria. Argazki ofizialak 2009ko martxoan argitaratu zituzten, W Magazine aldizkarian. Dirudienez, garai horretakoak dira argazki hauek, eta Madonna aldagelan zegoen bitartean atera zizkioten orain filtratutako irudiak.

Azken argazkikoa ez zen Scarlett Johansson

Scarlett Johanssonen argazki intimoak sarean zabaldu dira azken egunotan. Baina, zabaldu duten hirugarren argazkian agertzen den neska ez da Johansson. Argazkiak ez du inolako ukiturik, eta pertsona askok argazkia zabaltzean aktorea bera zela uste zuten arren, oker zeuden. Eta zein da ba neska? Scarletten antzekoa den porno aktore bat da argazkian ageri dena.

Beraz, argazki hau ez diote aktoreari lapurtu. Beste batzuek, Justin Timberlakerekin zegoenean honek ateratako argazkia izango ote zen zioten. Baina, ez da horrelakorik gertatu, argazkikoa ez baita Johansson.

Aktore ospetsuak gertakari hauek ahaztu nahi izan ditu, eta Milaneko Modaren Astean ikusi ahal izango dugu duela egun batzuk, Dolce & Gabbanaren desfilean.

Scarlett Johanssonen argazki berri bat, sarean

Aurreko astean Scarlett Johanssonen argazki intimoak zabaldu zituzten sarean, eta orain, aktore estatubatuarraren hirugarren argazki bat zabaldu dute. Argazki hau ez du aktoreak berak atera, argazkia begiratuta, beste pertsona batek atera diola dirudi eta.

Argazki berri honetan, ohean etzanda agertzen da estatubatuarra, eskuineko eskuan boligrafo bat duela, irakurtzen duen bitartean.

Johanssonen mugikorra hackeatu zuten, eta ondoren, Interneten publikatu zituzten aktorea biluzik agertzen diren argazkiak. Mary Singerrek, aktorearen abokatuak, argazki horiek Internetetik ezabatzea eskatu zuen pasatu den astean. Eta komunikatu batean irudien jabea Johansson dela dio: “Argazkiak oso pertsonalak eta pribatuak dira, nire bezeroa bere etxean baitago”, esan zuen Singerrek, eta webguneen jabeek bere eskaerak ez badituzte betetzen, “arriskuan egongo direla” ere adierazi zuen.

Horren bitartean, argazkiak publikatu dituzten horiek harrapatu nahian jarraitzen du FBIak, ikerketarekin aurrera jarraitzen dute eta.