Tag Archives: maitasuna

Nor da Cristiano Ronaldoren neska-lagun berria?

christianoCristiano Ronaldok eta Irina Shaykek harremana hautsi dutela jakin genuen duela astebete, eta orain futbolariak neska-lagun berria izan lezakeela zabaldu dute hainbat komunikabidek.

Hain zuen, Lucia Villalon kazetari ezagunarekin lotu dute Real Madrileko aurrelaria. 26 urteko aurkezleak Real Madril futbol-taldearen kate ofizialean egiten du lan.

Aurretik, TVE kateko albistegietan aritu zen Villalon, baina, dirudienez, kirolzale amorratua denez, oso pozik dago lan berriarekin.

Dena den, oraindik ez dugu jaio berri den ustezko harremanaren gaineko xehetasun gehiagorik. Begi-bistakoa da Shayken eta Ronaldoren arteko harremana apurtuta dagoela. Izan ere, futbol-jokalaria bakarrik agertu zen Urrezko Baloiaren galara.

Lucia Villalon, ostera, sari-banaketan izan zen, eta badirudi Ronaldok harekin ospatu zuela garaipena.

Gazteako “Paparazzi” txutxu-mutxuen blogean baieztapen ofizialaren zain geldituko gara.

Leonardo DiCaprio eta Rihanna, elkarrekin

rihannaAkabo Bakea‘ saioa entzun ostean jaso genuen atzo albistea, eta harrezkero aho zabalik gaude. Badirudi, Leonardo DiCaprio eta Rihanna elkarrekin agertu zirela asteburuan Playboyk antolatutako festan.

Biak daude ezkongai, eta arrakastaren bideko giltza poltsikoan daramate batak eta besteak. Badituzte, beraz, hainbat gauza komunean. Horregatik, litekeena da aurki harreman baten berri ematea.

Izan ere, aipatu festan egon ziren zenbait lekukok aitortu dutenez, luze eta zabal aritu ziren hizketan, eta aldiro elkar musukatzen ere ikusi zituzten.

Besteak beste, Paris Hilton, Pamela Anderson, Naomi Campbell, Tobey Maguire eta Hilary Duff izan ziren gonbidatuak, eta horietako batek Twitter bidez zabaldu zuen DiCaprio eta Rihanna elkar musukatzen ari zirela. Dena den, handik gutxira iruzkina ezabatu zuen.

Dirudienez, jaia bukatutakoan 50 Cent musikariaren etxera Joan ziren biak, festan egon ziren gainerako gonbidatuekin batera.

Ez omen da aurreneko aldia aktorea eta abeslaria elkarrekin daudela. Bikote ona egiten duela deritzozue?

Dani Rovira eta Clara Lago, elkarrekin?

claraDirudienez, Ocho Apellidos Vascos pelikulako protagonistek pantaila handitik haratago eraman dituzte maitasun kontuak.

Hainbat aldizkarik zabaldutako zurrumurruaren arabera, Dani Rovira eta Clara Lago maiteminduta daude. Hala diote behintzat, Madrilgo kaleetan barrezka eta jarrera goxoan ikusi dituztenek. Antza denez, filmak izan duen arrakastaren ondotik, harreman berri bat iritsi da.

Dani Rovira prentsaren helburu bilakatu da azkenaldian, eta Twitter bidez, paparazzien inguruan mintzatu da aktorea. Ospetsu bihurtzea ez omen da Rovirarentzat erreza izan, eta hainbat iturrik zabaldu dutenez, uste baino okerrago darama lortutako arrakasta.

Halere, maitasun aferetan pozik dagoela esan genezake; zurrumurruak baieztatzen badira, behintzat. Laneko kontuetan ere ez dauka arazorik.

Zurrumurrua ala egia ote da bi aktore hauen arteko harremana? Ocho Apellidos Vascos pelikulan parte hartu zuen taldeak duela gutxi antolatutako jai batean ere muxuren bat edo beste eta maitasun keinuak ikusi omen zituzten.

Neymar ez omen da leiala

neymarBrasilgo komunikabideetan azken egunotan zabaldutako berria dugu hau. Badirudi Neymar futbol jokalariak eta Bruna Marquezine telenobeletako 18 urteko aktoreak zuten harremana bukatu egin dela. Arrazoia? Bartzelonako jokalaria beste neskaren batekin oheratu omen dela.

En familia telesail brasildarraren grabazioan piztu ziren ustezko maitasun krisiaren gaineko lehenengo zurrumurruak. Dirudienez, Marquezinek negarrari ezin eutsita ematen zituen orduak, eta horrek grabazioa etengabe eten behar izatea ekarri zuen.

Egoera horri azalpen bat bilatu nahian, Brasilgo komunikabideak bikotea bizi zuen krisiaren inguruko informazioa zabaltzen hasi ziren. Antza denez, Gabonak Brasilen igaro behar zituen Neymarrek, baina bidaia baino egun batzuk lehenago, pare bat opor egun Bartzelonan eman zituen futbolariak, eta oso konpaini onean gainera. Hainbat iturriren arabera, Bartzelonako etxean bi emakumerekin egon zen egun horietan, eta horrek eztabaida piztu zuen Neymarren eta Marquezineren artean.

Eztabaida horrek bultzatuta, Gabon festak banatuta pasatu zituzten, eta haien harremanari buruzko adierazpen ofizialik ez dagoen arren, litekeena da Neymarren eta Marquezineren harremana amaituta egotea. Hori da behintzat, kazetariek azkan egunotan eskuartean darabilten albistea.

2012an, amodioa gora eta behera

Taylor Swift

2012a agurtu berri dugu, eta ez dira gutxi izan urte honek utzi dizkigun maitasun istorioak. Urteko lehen aste honetan, ikus dezagun zer utzi duen atzean Kupidok.

Shakira eta Piquerena izan da beharbada harreman ospetsuenetakoa. Dagoeneko lehen semearen zain dago bikotea, eta berehala izango dute etxean. Kristen Stewart eta Robert Pattisonek ere txutxu-mutxu asko sortu dituzte aurten. Kristenek adarrak jarri zizkion bere mutil-lagunari, eta ordutik harremana hausten eta berrartzen egon dira biak. Badirudi oraingoan benetako aukera eman diotela bien artekoari.

Rihannak ere bigarren aukera eman dio Chris Browni, honek Barbadoseko artista jipoitu ostean. Justin Bieberrek eta Selena Gomezek ere bertan behera utzi dute euren harremana, eta Taylor Swiftek (modako artista bilakatu da aurten) Connor Kennedy utzi du eta Harry Stiles (One Direction taldeko partaidea) du orain bikotekide.

Baina dena ez dira ezbeharrak izan 2012an. Harremana sendotu eta ezkontzea erabaki dute beste bikotekide askok; Blake Livelyk (Gossip Girl) eta Ryan Reynoldsek, adibidez. Justin Timberlake eta Jessica Biel senar-emazteak dira jada, eta Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ere ezkontzekoak dira.

Zer ekarriko ote digu 2013ak maitasun kontuetan?

Taylor Swift eta One Directioneko Harry Styles, elkarrekin

Duela gutxi, abeslariak Conor Kennedyrekin zuen harremana hautsi berri zuela iragarri genuen blog honetan. Baina badirudi Taylor Swiften bihotza erraz sendatu dela; izan ere, txutxu-mutxu guztien arabera, Harry Styles One Direction taldeko kidearekin dago!

Albistea Mario Lopezek eman du, 104,3 MY irrati programan. “X Factor” programako epaile da Lopez, eta Taylorrek ikuskizuna eskaini zuen bertan, ostegunean, artista gonbidatu gisa. Lopez Harry agurtzera joan zen deskantsu batean, eta hor zergatik ote zegoen galdetu zion. Orduan, Taylor seinalatu zuen eskuaz, laguntzera etorri zela argi utzita.

Antza denez bikotekideak elkarrengandik gertu egon ziren arratsalde osoan, eta horrek ingurukoen susmoak piztu zituen. E News!-ek ere eman du txutxu-mutxuaren berri dagoeneko.

Jay-Z Beyonce inoiz baino hobeto zaintzen ari da

Beyoncek ume bat izango duela jakin dugunetik, bikotea zoriontasun gorena bizitzen ari da. Izan ere, Jay-Z oso ondo zaintzen ari da bere emaztea, eta bere maitasun guztia ari da ematen egunero.

Jay-Zk egunero oparitzen dizkio loreak Beyonceri“, adierazi dio familiako hurbileko iturri batek Showbiz Spy aldizkariari. Gainera, rap abeslaria beti izan da ona janaria prestatzen, eta beti liluratu du bere emaztea. Egun hauetan, ahalegin guztiak egiten ari da Jay-Z, abeslariaren jaki gustukoenak prestatzeko.

Dirudienez, bikoteak denbora asko zeraman ume baten esperoan, eta “bientzako oso berezia”  izaten ari da haurdunaldia.

Beyonceren senarrak badaki orain inoiz baino gehiago behar dituela arretak eta laztanak, eta horregatik, gauero bainu lasaigarriak prestatzen dizkio eta ondoren masaje bat ematen dio.

Detaile asko izaten ari da rap abeslaria, eta bikotea etengabeko eztei-bidaia bat bizitzen ari dela erakusten du horrek.