Tag Archives: Pilar Rubio

Jaio da Sergio Ramosen eta Pilar Rubioren semea

sergioAtzo arratsaldetik gabiltza albiste honekin bueltaka. Bazkalostean, Pilar Rubio ospitalean zegoela jakinarazi zuten hainbat komunikabidek, baina orduak pasatu eta ez zen aurkezle ezagunaren haurdunaldiari buruzko berri gehiagorik egon.

Gaur, ordea, goizetik eman du Sergio Ramos futbol-jokalariak Sergio Ramos Juniorren jaiotzaren berri. Sare sozialen bidez eta Ramosek berak estreinatu berri duen webgunearen bitartez zabaldu du albistea:

“Kaixo guztioi

Pilar Rubiok eta biok iragarri nahi dugu, jaio dela gure semea eta oso pozik gaudela. Erditze naturala izan da, eta atzo 19:43an jaio zen. 3,2 kiloko pisatu du, eta bai ama eta baita semea ere oso ondo daude. Ume honek zoriontasuna ekarri digu, eta zoriontsu gaude dena ondo atera delako.

Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu, albiste honen aurrean erakutsi duzuen errespetuagatik eta emandako babesagatik. Eskerrik asko, beti gurekin egoteagatik! Besarkada bero bat.

Pilar Rubio eta Sergio Ramos”

Hitz hauekin eman du Real Madrileko jokalariak albistea.

Zorionak bada, bikote ezagunari!

Pilar Rubiok Sergio Ramosen etxean egiten du lo dagoeneko

Pilar Rubio, Sergio Ramosen etxetik ateratzen harrapatu dute. Argazkia: Europa Press.

Duela gutxi elkarrekin daudela baieztatu dizuegu, eta hau aurrera doa! Orain arte prentsarekin jolasean ibili badira ere… orain euren arteko maitasuna erakutsi besterik ez dute egiten. Paparazziek erlazioa baieztatu ondoren, arlo profesionalak uzten dien bakoitzean elkarrekin dago bikotea.

Azkenaldian, telebistako aurkezlea futbolariaren etxean geratu izan da gaua pasatzen eta oraingoan harrapatu egin dute kamerek. Argazkilariak bezperatik zeuden Ramosen etxe kanpoan zain, eta azkenean lortu dute merezitako saria. Kamerengatik harrapatua izan dela ikustean, kotxeko leihatila ireki eta Pilar Rubio irribarre handi batez agurtu da.

Harremana ezin hobeto doala baieztatzen du honek, eta azkenean bikoteak ezkutatzeari utzi diola. Dirudienez, hau luzerako doa!

Sergio Ramos eta Pilar Rubio, elkarrekin!

Sergio Ramos eta Pilar Rubio. Argazkia: Europa Press

Zurrumurruek maiz izaten dute zerbait egiatik eta badirudi Sergio Ramos Real Madrileko jokalaria eta Pilar Rubio aurkezlea bikote direla. Kontuaren gaineko adierazpenik egin ez badute ere, euren azken agerraldiek gero eta argiago uzten dute harremana.

Duela zenbait egun festa berean egon ziren biak, eta elkarrekin sartu eta irten ez baziren ere, susmoak piztu zituzten. Pasa den asteburuan, aldiz, jatetxe batean elkartu ziren; kasu honetan ere bakoitza bere aldetik sartu eta atera bazen ere, biek elkarrekin afaldu zuten.

Dena den, maitasun zantzu nagusia Sergio Ramosek berak erakutsi du: futbolariak “Rubio” hitza jartzen duen tatuaje berri bat egin du, ¡Hola! aldizkariak argitaratutako argazkian ikus daitekeenez.

Pilar Rubio aurkezleak 10 urte zeramatzan Hamlet taldeko José Molinero kidearekin eta Sergio Ramos Lara Álvarez kazetariarekin ibili zen. Orain euren bideak gurutzatu direla dirudi.

Pilar Rubioren itxura aldaketa

Askok udazkena aukeratzen dute ile-apaindegira joan eta itxura goitik behera aldatzeko eta horren adibide dugu Pilar Rubio aurkezlea.

Hamlet taldeko abeslariaren neska-lagunak askotan erakutsi digu bere benetako looka ez dela telebistan erakusten duena. Alegia, nahiago dituela arropa beltzak eta tatxetak dituzten jantziak kamera aurrean jartzen dizkioten soineko dotoreak baino.

Bestela ikusi modelo begi-urdinak ilean jarri duen kolore berria. Gainera, itxura rockeroa eman dio bere ohiko orrazkerari eta argazkian ikus dezakezuen bezala, irudi oso modernoa erakutsi du Mercedes Benz Madrid Fashion Weeken.

Zer iruditzen zaizue? Gustuko duzue bere look berria?

Pilar Rubio, Berritxun!!

Pilar Rubio Berritxun ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan ziurrenik. Harrigarria dirudi ezta?? Tira ba, ez da hainbeterako. Pilar Rubio aurkezle ezaguna Hamlet musika-taldeko kantariaren, Mollyren, neska-laguna da. Horraino, ados. Bada, Hamlet taldeak kontzertua emango du larunbatean Berritxuko plazan (22:30ean) eta badirudi, taldearekin batera, Rubio andereñoa ere bertan ibiliko dela.

Tele 5 kateko izarraren zaleak bazarete, badakizue, asteburu honetan bueltatxoa egin ezazue Berritxuko plazatik eta ea bera ikusteko zortea daukazuen!!! Agian txosnetan topatuko duzue pote batzuk hartzen! Gernikako jaietan izan zen 2007an, Hamletek txosnetan eman zuen kontzertua eta mutil-lagunarekin batera joan zen Rubio bertara. Adi beraz! Norbaitek Berritxun ikusten badu, utz diezagula iruzkinen bat!