Monthly Archives: December 2016

2016ko banaketa sonatuenak

angelina_jolie_brad_pitt_cannesAurtengoa ez da maitasun kontuetan urte ona izan pertsonaia ezagun askorentzat. Zalantzarik gabe, Angelina Jolieren eta Brad Pitten arteko banaketa izan da prentsa arrosak eman duen albiste “garrantzitsuena”, baina Hollywoodeko bi aktore horien haserrealdia ez da urteko afera bakarra izan.

Johnny Deppen eta Amber Hearden banaketak ere soka luzea ekarri zuen, baita Mariah Careyren eta James Packerren arteko krisiak ere. Izan ere, Careyk adarrak jarri omen zizkion Packerri, kontzertu biran lagun izan zuen dantzarietako batekin. Bestalde, aipatzekoa da Iggy Azaleak ez ziola Nick Youngi desleialtasuna barkatu.

Bella Hadiden eta The Weeknden arteko harremana, ostera, lagun-giroan bukatu zen, eta lan kontuengatik banandu zirela iragarri zuten.

Hamaika urteren ostean, Liev Schreiberrek eta Naomi Whatsek ere harremana uzteko erabakia hartu zuten, eta uda hasieran iritsi zen Diana Krugerren eta Joshua Jacksonen banaketaren inguruko albistea.

Denetan okerrena, beharbada, Taylor Swiften egoera da. Maiatzean Calvin Harrisekin harremana utzi zuen, Tom Hiddlestonekin egoteko, baina uda ondoren ezkongai geratu zen berriro.

Ezin ahaztu, halaber, Lady Gagaren eta Taylor Kinneyren arteko haustura, ezkontzeko zorian zeudenean utzi baitzuten harremana.

Bukatzeko, besteak beste, Demi Lovato eta Drew Barrymore ere bikoterik gabe gelditu dira 2016an.

Mario Casas eta Berta Vazquez banandu egin dira

mario-casasPalmeras en la nive pelikularen grabazioan ezagutu zuten elkar, eta, badirudi, negua iristear denean, betirako urtu dela Mario Casasen eta Berta Vazquezen arteko harremana.

Hainbat aldizkarik zabaldu dute albistea, aktore biek, ordea, ez dute hausturari buruzko adierazpenik egin.

Dirudienez, Madril erdialdean Bertak duen etxea utzi du Mariok, eta azkenaldian kaletik bakarrik ikusi dute 24 urteko aktorea. Mario, berriz, Roman eta Turkian ibili da oporretan, eta gurasoen etxean bizi omen da orain.

Ez da ustezko krisi baten gaineko zurrumurrua zabaltzen den lehenengo aldia. Ikusteke dago, beraz, bikoteak albistea baieztatzen duen ala ez.