Elsa Pataky eta Chris Hemworth Donostiatik dabiltza

Euskadi Irratiak gaur goizean jakinarazi duenez, bart Donostiatik paseatzen ikusi dituzte Elsa Pataky eta Chris Hemsworth. Dirudienez, oporrak hartu ditu Hollywoodeko bikote ezagunak, duela egun batzuk Instagram bidez erakutsi baitzuten Sizilian zirela egun batzuk pasatzen.

Behin Italia utzita, Euskal Herrira etortzea erabaki dute, negutik aldendu nahian-edo. Dakizuenez, Australian bizi dira haien seme-alabekin batera, eta orain negua da bertan. Horregatik, guztiak elkarrekin, Donostiara etorri dira aisialdiaz disfrutatzera eta hondartzan egun batzuk igarotzera.

Oraingoz, ostera, ez dute sare sozialen bidez azken bidaia honetako informazio edo argazkirik zabaldu. Dena den, adi egon beharko dugu hurrengo orduetan, beharbada non bazkaldu duten edo hondartzara joan diren ala ez kontatuko baitigute.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *