Avril Lavigne jipoitu dute

Avril Lavignek eta Brody Jenner mutil-lagunak istiluak izan dituzte. Itxuraz asteburu lasaia izan behar zuten Los Angelesko luxuzko hotel batean baina, azkenean, amaiera garratz xamarreko egonaldia izan zuten.

Ez dago argi gertatu zena baina, antza denez, bikotea Hollywood Roosevelt hoteleko tabernan zegoen eta kantaria eta beste neska bat eztabaidan hasi ziren. Elkar joka ere hasi ziren biak. Orduan, Brody tartean sartu zen bi neskak banatzeko baina beste neskak botila bat hartu zuen eta harekin jo zuen abeslari kanadarraren mutil-laguna eta Kim Kardashianen anai-ordea dena. Orduan. lau pertsona gehiago sartu ziren tartean.

Avril Lavignek adierazitakoaren arabera, bost pertsonak “arrazoirik gabe eraso” egin zioten. “Ez zen dibertigarria izan. Nire aurpegia izorratuta dago”, esan du. Artistak Twitter sare sozialean zabaldu du “begi bat ubelduta, sudurra odoletan, ilea zainetik kenduta eta arramazkaz eta ebakiz beteta” bukatu zuela.

Bertan zeudenek poliziari eta osasun zerbitzuei deitu zieten eta, Lavignen mutil-lagunak bera artatzerik nahi ez bazuen ere, azkenean erietxera jo behar izan zuen hainbat puntu jar ziezaieten.

Ez zen atxiloketarik izan eta, hotelera itzuli zirenean, ondorengoa twitteatu zuen Brodyk: “nire bizitzako maitearekin, Avril Lavignekin, gau bikaina ari naiz pasatzen. Zoriontsu naiz!”.  Bestalde, Avrilek argi utzi nahi izan du bera ez dagoela borroken alde: “Indarkeria ez da INOIZ ERE erantzun egokia ziaten”.

1 thought on “Avril Lavigne jipoitu dute

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *