Monthly Archives: May 2016

Nork bereganatu du Miley Cyrusen bihotza?

635380353747793685w_foto960Zurrumurruak, espekulazioak eta asmakizunak izan dira nagusi azken hilabeteetan hainbat komunikabidetan, eta badirudi, azkenik, albistea baieztatu dutela: Miley Cyrus eta Liam Hemsworth elkarrekin daude berriro. 2013an hautsi zuten harremana, baina azkenaldian elkarrekin agertu dira zenbait argazkitan.

Gauzak horrela, esamesa gehiago saiheste aldera, aktoreak berak baieztatu du albistea: “Zaila izan zen, garai hartan norabide ezberdinetara zuzentzen ginelako. Biok ginen oso gazteak, eta erabaki zuzena hartu genuen”, adierazi dio GQ aldizkariari. “Elkarrekin itzuli garen ala ez, jendeak deskubritu beharko du. Egia esan, deskubritu dute, ez baitira inozoak”, erantsi du.

Duela hilabete batzuk nahiko agerian geratu zen bikotearen itzulera. Abeslariak berriro zeraman jarrita Hemsworthek oparitutako eraztuna. Gainera, behin baino gehiagotan agertu da Liam, Chris eta Luke anaiekin.

Johnny Depp eta Amber Heard banandu egin dira

565410_Johnny_Depp_EFE_foto610x342Johnny Deppen eta Amber Hearden arteko maitasun amaitu egin da. 30 urteko aktoreak dibortzio-eskaera aurkeztu du aste honetan, Deppekin desadostasun handiak dituela argudiatuz. TMZ-k kontsultatutako agiri judizialen arabera, maiatzaren 22an banandu ziren, Betty Sue Palmer, 52 urteko aktorearen ama, hil eta bi egunera.

Horrela bada, 2012an hasitako maitasun-istorioari bukaera eman diote. The Rum Diary filmaren grabazioan ezagutu zuten elkar, eta 2015eko otsailean ezkondu ziren, Los Angelesen.

Aipatu iturrien arabera, bikoteak ez zeukan ezkontza-aurreko akordiorik; alabaina, mantenu ekonomikoa eskatu omen du Heardek.

Johnny Depp banantzen den bigarren aldia da. Aurretik, bi urte egon zen Lori Anne Allison makillatzailearekin ezkonduta. Gainera, hamalau urtez izan zen Vanessa Paradisen mutil-laguna, eta harekin bi seme izan zituen: Lily-Rose eta Jack.

Gwyneth Paltrowk 12.000 euroko bibragailua erabiltzen du

533625_paltrow_foto610x342Gwyneth Paltrow aktoreak, Goop webgunearen bidez, gai askori buruzko informazioa ematen die jarraitzaileei, dela meditazioa, dela gastronomia organikoa edo dela sexualitatea. Hala, itzulinguruka ibili gabe mintzatzen da bere bizitzaz Chris Martinen emazte ohia.

Azken argitalpenak, ordea, iskanbila sortu du Interneten, luxuzko sexu jostailuak gomendatzen baititu. Paltrow betidanik izan da ezaguna elitista eta maniatikoa izateagatik. Aspalditik egiten duen dieta natural eta organikoak, adibidez, kritika asko jaso izan ditu, eta badirudi sexu kontuetan ere nahiko zorrotza dela.

Izan ere, ongi pasatzeko aukera ematen duten zenbait sexu-jostailuren izenak eman ditu aipatu webgunean, eta 15.000 dolar balio duen bibragailuak haserrea piztu du jarraitzaileen artean. LELO luxuzko etxearen INEZ modeloko gailua da, 24 kilaterekin osatua. Webgunean adierazten duenez, “plazerari preziorik jartzen ez dioten emakumeei zuzenduta dago jostailua”.

Halaber, klitorirako 156 dolarreko bibragailua aholkatzen du, 69 dolarreko plumeroa eta 500 dolarreko larruzko usta.

Zer deritzozue?

Beyonce, Jay-Z eta ezkontza-eraztuna etxean utzita

beyonce3Beyonce abeslaria Met galara bikoterik gabe joateak hautsak harrotu ditu. Vogue aldizkariaren editoreak antolatutako modako ekitaldia arlo ezberdinetan nabarmentzen diren pertsonaia ezagunez bete ohi da urtero. Horien artean, Lemonade diskoa argitaratu berri duen kantaria zegoen, baina Jay-Zren arrastorik ez zen izan atzokoan. Hori gutxi ez eta, ezkontza-eraztunik gabe agertu zen Beyonce.

Horrek guztiak kazetarien arreta piztu du, batez ere, azken asteetako gertaerengatik. Jay-Z rap musikaria Rachel Roy estilistarekin lotu dute azkenaldian. Gainera, Beyonceren lan berrian azaltzen diren kantuetako batzuek hedabideetan zabaldutako aipatu zurrumurrua indartu dute.

Izan ere, aurrerapen-kantuak, adibidez, bikotearekin arazoak dituen emakume bati buruz hitz egiten du, adarrak jarri dizkioten neska baten inguruan, hain zuzen. “Ez nagoenean soilik nahi nau. Nahiago du Beckyry, ile polita duenari, deitu” dio kantuak.