Monthly Archives: July 2017

Jon Kortajarenari eraso egin diote, asteburuan, Londresen

Jon Kortajarenak bizipen latza izan zuen asteburuan, Londresen. Ibizan atsedenaldi egun batzuk igaro ostean, britainiar hiriburura abiatu zen modelo bilbotarra, oporrak bertantxe amaitzeko. Halaxe adierazi du berorrek sare sozialen bidez, gertukoekin harremanetan jartzeko beste aukerarik izan ez duela azalduz.

Hasiera batean egundoko sustoa hartu zuen, baina dagoeneko ondo dagoela adierazi die senitartekoei Kortajarenak.

Dirudienez, Shoreditch auzoko kaleetan barrena zihoala, hainbat norbanakok eraso egin zioten. Indarra erabilita, gainean zeramatzan gauzak guztiak kendu zizkioten.

Modeloak ez du zehaztu zenbat erasotzailek hartu zuten parte, ezta zauriak zenbaterainokoak izan diren ere. Alabaina, jarraitzaileekin, lagunekin eta familiarekin konpartitu nahi izan ditu asteburuan bizitako une ilunak.

“Bart eraso egin zidaten Londreseko kaleetan. Ez daukat hurbilekoekin harremanetan jartzeko modurik. Ondo nago, soilik nahi dut adierazi indarkeria inoiz ez dagoela justifikatuta. Inolaz ere. Inorena”, idatzi zuen ingelesez eta gaztelaniaz sare sozialetan, mezua jarraitzaile guztiengana zabalduta.