Monthly Archives: October 2013

Rihanna meskita batetik kanporatu dute Abu Dhabin

Rihanna, Abu Dhabiko meskita batean

Rihanna, Abu Dhabiko meskita batean

Munduan barrena dabil Rihanna azken hilabeteotan, kontzertuz kontzertu. Biraren baitan, geldialdia egin du Abu Dhabin, eta zeresan handia ematen ari da Barbadoseko abeslariaren azken ideiak.

Joan den larunbatean, kontzertua hasi baino ordu batzuk lehenago, Zayed Xekearen Meskita Handia bisitatzera joan zen, Steven Gomillion eta Dennis Leupold argazkilari famatuekin. Han zeudela, argazki saioa inprobisatzea bururatu zitzaien. Estilismoari dagokionez, guztiz beltzez janztea erabaki zuen, goitik behera arropaz estalita.

Antza denez, meskitako arduranei ez zitzaien ideia batere gustatu, errespetu falta zela iruditu zitzaielako. Ateratako argazkiek ez omen zuten zuzendaritzak ezarritako baldintzak eta arauak betetzen; hortaz, meskitatik ateratzeko “gonbitea” luzatu zioten.

Erabakiak kontrako eta aldeko erreakzioak eragin ditu. Argazkiek ez dutela ezer txarrik erakusten diote batzuk; beste batzuen ustez, ordea, meskita ez da moda kontuetarako toki aproposena.

Zer iruditzen zaizue Rihannaren ideia? Artea edo probokazioa?

Jaio da Halle Berry eta Olivier Martinezen haurra

Halle Berry eta Olivier Martinez

Halle Berry eta Olivier Martinez

Halle Berry aktorea ama izan da bigarren aldiz. Joan den larunbatean jaio zen umea Los Angelesen. Jaioberria mutila da, eta Maceo izena jarri diote. Aktore eta modelo ospetsuaren bigarren haurra da. Lehena Gabriel Aubry kanadiarrarekin izan zuen orain dela bost urte: Nahla.

2010ean hasi zuten harremana bi aktoreek, eta udan ezkondu ziren Frantzian, Dark Tide pelikulan elkarrekin lan egin ostean. Azken unera artea bizimodu normala egin dute Los Angelesen. Zenbait iturrik adierazi dutenez, Halle Berry Los Angelesko jatetxe batean bazkaltzen ikusi zuten lagun batekin, haurra jaio baino 24 ordu lehenago.