Tag Archives: leonardo dicaprio

Leonardo DiCaprio, bikoterik gabe

leonardo2016a banatuta hasi dute Leonardo DiCapriok eta Kelly Rohrbach aktore eta modeloak. Duela gutxi zenbait komunikabidek zabaldu zuten ezkontzekoak zirela, baina egun batzuk geroago US Weekly aldizkariak informazio hori ezeztatu eta harremana hautsi dutela iragarri du. “Konpromiso asko dituztelako utzi dute harremana”, adierazi du aipatu iturriak.

Aurreko urteko udan hasi ziren elkarrekin. Denbora gutxi iraun duen harremana izan da, beraz, baina dirudienez lagun moduan bukatu dute, eta hausturak ez omen dauka zerikusirik hirugarren pertsona batekin. “Oso lanpetuta daude. DiCapriok pelikula bat estreinatu behar du aurki, eta Rohrbach munduko modelo handienetakoa da”.

Azken aldiz Esker Emate Egunean ikusi zituzten elkarrekin, besteak beste, Justin Bieber, James Middleton eta beste hainbat izar gonbidatu zituzten jai erraldoian.

Hausturaren harira, AEBko hainbat komunikabidek zehaztu dute Joan den igandean Nikki Beachen egon zela DiCaprio, emakumez inguratuta.