Monthly Archives: November 2014

Photoshoparen mirariak

Bisturia ez da pertsonaia ospetsuen etengabeko gaztetasunaren sekretu bakarra, programa informatikoek ere badute horretan zerikusirik. Hala erakusten du, besteak beste, Interneten azken egunotan filtratu den argazki honek.

madonna1 madonna2

Bi argazkiok irudi bera erakusten dute, baina bietako bat Photoshoparekin ukitua izan da eta bestea ez. Horregatik, aipatutako programa informatikoa erabili gabe aireratutako argazkian 56 urteko edozein pertsonak izan ditzaken zimurrak ditu Madonnak.

“Irudiaren kolorea aldatzeaz gain, azala guztiz garbitu diotela nabari da. Alegia, zimurrak, zainak eta poroak estali dizkiotela”, adierazi du Perez Hilton blogariak.

Ukituak jasotako argazkia 2010eko maiatzean argitaratu zuten, baina ukiturik gabekoa ez dute orain arte erakutsi.

Mert Alas eta Marcus Piggot dira argazki horien egileak.

‘Xelebritiek’ gutiziak, hoteletan

rihannajpgPertsonaia ospetsuek, batez ere aberatsak direnek, egundoko exijentziak izaten dituzte bidaiatzeko orduan; bai garraioari dagokionean, eta baita hoteletan ere.

Horren harian, Jetcost hegaldi-bilatzaileak “xelebritien” gaineko hainbat bitxikeria ezagutarazi ditu.

Lady Gagak, adibidez, mutil-lagunarekin bidaiatzeko ohitura dauka, baina, hoteletan, logela ezberdinetan egiten dute lo. Gainera, logela zilar-koloreko edo satin beltzez hornitzea eskatzen du. Hori gutxi ez, eta hormak Queenen, David Bowieren eta Elthon Johnen argazkiekin apaintzea agintzen du. Halaber, arrosa horiak edo zuriak, larruzko sofa eta izpilikuarekin lurrindutako eskuoihalak nahi izaten ditu. Jatekoari dagokionez, kakahuetedun urina, ogia, zerealak, fruta, humusa eta etxean egindako guakamolea aukeratzen ditu.

Jennifer Lopezen exijentziak ere ez dira nolanahikoak. Izarak etxetik eramaten ditu beti, 250 harirekin egindako ehunetan soilik egin dezakeelako lo. Normalean, hoteleko argiztapena aldatzeko eskatzen du. Bestalde, urrezko kanilak eta komunetako eserlekuak berriak izatea agintzen du. Koloreekin ere badu maniarik: hormak, aulkiak, maindireak, loreak, kandelak eta logelako apaingarri guztiak zuriak izan behar dira. Lopezentzat garrantzitsua da baita, gelan kirola egiteko makinak eta hainbat litro ur edukitzea.

Mariah Carey abeslariak ere gimnasioa logela alboan izatea exijitzen du. Han bi DVD egon behar dira, eta bere abestiak zein bideoak soilik jarri ditzakete. Bai bera eta baita bere maskota ere Frantziako ur mineralarekin bainatzen dira. Gainera, libre dauden hoteleko suite guztiak erreserbatzen ditu, inork ez molestatzeko.

Miley Cyrusek ez du gainerako abeslariak baino gutxiago izan nahi. Kaloria gutxi duten produktuak, AEBtik ekarritako sojazko esnea, jangai energetikoak, fruta, arraina, entsaladak, pasta, edari energetikoak eta ura eskatzen ditu beti. Arrosa gorriek eta bainila usainak ezin dute Cyrusen logelan hutsik egin.

Rihanna ezin da estilistarik gabe etxetik atera. Gozokiak eta janari lasterra atsegin ditu. Anekdota gisa, hau da behin egin zuen eskaria: Oreo markako hamalau gaileta pakete, gazta zaporedun lau patata poltsa, bederatzi izozki poto eta sei pizza erraldoi.

Madonna ez da atzean gelditzen. Hark ere obsesioa dauka komunarekin. Horregatik, logelako WCa aldatzea exijitzen du, eta hotela utzitakoan apurtzeko eskatzen du, inork saldu edo enkantean jarri ez dezan. Horretaz bestalde, neurri zehatz bateko eta momentuan moztutako arrosa zuriak nahi izaten ditu.

Katy Perryk burukoak lapurtzen omen ditu hoteletatik, Shakirak 30 litro ur eta 29 gaseosa eskatzen ditu beti. Halaber, esne gaingabetua eta lastotxo mordoa izan behar ditu, ezpainak margotuta mantentzeko.

Bisbal aita izango omen da berriro

bisbalArgentinako komunikabideen ahotan dagoen zurrumurrua da: David Bisbal aita izango da berriro. Kasu honetan, haren neska-lagunak jaso du prentsa arrosaren arreta.

Oraindik, ordea, argitzeke dago informazio hori egiazkoa den ala ez, eta ustezko haurdunaldi baten gainean hitz egitera soilik ausartu dira.

Duela egun batzuk zabaldu zen lehendabiziko albistea Hegoamerikan. Esan bezala, baieztatu gabe dagoen informazio horri buruz luze eta zabal hitz egin da azken orduetan sare sozialetan. Bada aktorearen eta abeslariaren haurdunaldia ospatzen ari denik, baina bada, baita, zurrumurru hori suntsitu duenik ere.

Esan bezala, aste hasieran zabaldu zen berria, Eugenia Suarez, Bisbalen neska-laguna, botikatik hainbat produkturekin atera zenean. Aipatutako komunikabideen arabera, David Bisbalen neskaren erosketen artean haurdunaldi-test bat zegoen.

“Lasai gaude, zoriontsu eta bizitzen ari garen egoeraz disfrutatzen. Horrek guztiak lanean gure alderik onena erakusten laguntzen digu”, ziurtatu zuen Bisbalek duela gutxi.

Hegazkinean bidaiatzeari beldurra dioten ‘xelebritiak’

jenniferBadira hegazkinean bidaiatu behar dutenean, beldurrari aurre egiteko, mozkortzea erabakitzen duten pertsonaia ezagunak, eta badira, halaber, sekula hegazkinik hartuko ez luketen “xelebritiak” ere.

Horrekin lotuta, Jetcost hegaldi-bilatzaileak sekula hegazkinik hartu ez duten ospetsuen zerrenda kaleratu du, baita hegazkinean bidaiatu behar dutenean oso gaizki pasatzen duten hainbat pertsonaiaren izenak ere.

Hegazkinik hartzen ez dutenen artean, Aretha Franklin dago. Askotan, bertan behera utzi behar izan ditu AEBtik kanpo hitzartutako kontzertuak.

1994az geroztik, Dennis Bergkamp futbol-jokalariak ez du hegazkinik hartu, garai hartan esperientzia gogor bat izan zuelako.

Lenny Kravitzek ere nahiago du autoz bidaiatu. Duela urte batzuk, adibidez, 30 orduko bidaia egin zuen autoan, 3 orduko iraupena zuen hegaldi bat ez hartzearren.

Jennifer Anistonen kasua ere antzekoa da. Duela urte batzuk Torontotik New Yorkera zihoala hegazkin barruan bizitako ekaitz izugarri baten ondotik, egundoko ikara hartu zion airez bidaiatzeari.

The Cure taldeko Robert Smithek itsasontzia hartzen du normalean, eta, hortaz, taldekideak baino askoz lehenago atera behar izaten da etxetik.

Bestalde, Madonnak ekaitzei die batik bat beldurra. Horregatik, ez du gustuko hegazkinean joatea, bidean erauntsak harrapatzearen beldur delako.

Bruce Willisek, Penelope Cruzek, Woody Allenek, Sylvester Stalonek, Sarah Jessica Parkerrek, Megan Foxek eta beste hainbat xelebritik ere nahiago dute hegazkinik hartu behar ez izatea.

Rihannak tenperatura igo du

Konturatu orduko negu gorrian sartu gara, baina, aste honetako protagonista den hotzari aurre egiteko, Rihannak argazki bero-beroak igo ditu Instagramen daukan kontura.

rihanna1

Hain zuzen, Esquire aldizkariarentzat egindako argazki-erreportaje bateko irudiak dira hauek. Horietan, beste behin ere, jarrera sexyan eta edonor erakartzeko moduan azaldu da Barbadoseko abeslaria.

rihanna2

Txundigarriak benetan argazkiak; aho bete hortz geldituko dira seguru asko baten batzuk.

rihanna3

Oraingoan hitzak soberan daude. Horregatik, irudiz hornitu dugu txutxu-mutxuen bloga. Gozatu ederra hartzera gonbidatzen zaituztegu!