Tag Archives: beyonce

Beyonce, Jay-Z eta ezkontza-eraztuna etxean utzita

beyonce3Beyonce abeslaria Met galara bikoterik gabe joateak hautsak harrotu ditu. Vogue aldizkariaren editoreak antolatutako modako ekitaldia arlo ezberdinetan nabarmentzen diren pertsonaia ezagunez bete ohi da urtero. Horien artean, Lemonade diskoa argitaratu berri duen kantaria zegoen, baina Jay-Zren arrastorik ez zen izan atzokoan. Hori gutxi ez eta, ezkontza-eraztunik gabe agertu zen Beyonce.

Horrek guztiak kazetarien arreta piztu du, batez ere, azken asteetako gertaerengatik. Jay-Z rap musikaria Rachel Roy estilistarekin lotu dute azkenaldian. Gainera, Beyonceren lan berrian azaltzen diren kantuetako batzuek hedabideetan zabaldutako aipatu zurrumurrua indartu dute.

Izan ere, aurrerapen-kantuak, adibidez, bikotearekin arazoak dituen emakume bati buruz hitz egiten du, adarrak jarri dizkioten neska baten inguruan, hain zuzen. “Ez nagoenean soilik nahi nau. Nahiago du Beckyry, ile polita duenari, deitu” dio kantuak.

 

Beyoncé, Photoshop gabe

beyonceEz da lehenengo aldia “Paparazzi” blogean Photoshoparen mirariei buruz hitz egiten duguna. Gaurkoan Beyonce dugu protagonista.

Askotan irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du, horregatik ez gara gehiegirik luzatuko. Epaia zuen esku utziko dugu.

L’Oreal makillaje-etxearentzat abeslari estatubatuarrak egindako argazki-saio bateko irudiak dira ondorengoak. Interneten filtratu dira argazkiok, eta zeresana eman dute hainbat komunikabidetan.

beyonce1beyonce2

Argi dago makillajerik ez zaiola falta irudiotan, beraz, beste behin ere, Photoshopa da azala inperfekziorik gabe azaltzearen arrazoia.

Photoshoparen gehiegizko erabilera egiten dela uste al duzue?

beyonce3

Beyonce, euskal estiloko orrazkeraren jarraitzaile

beyonceBeyonceren look aldaketak zeresana eman du azken egunotan. Musika artista ezaguna izateak alde txarrak ere baditu, eta uneoro kameren jomugan egoteak ez dio, oraingo honetan, Jay-Zren emazteari mesederik egin. Egundoko kritika-zaparrada jaso du flekilloa moztu duenetik.

“Halo” kantuaren egilea Parisen izan da, familiarekin batera, egun batzuk pasatzen, eta han erakutsi duen look berriak ez ditu jarraitzaileak oso gustura utzi.

Sare sozialak pil-pilean daude Parisko argazkiak zabaldu zirenetik, eta kantariaren inguruan egindako komentarioak guztiz zorrotzak izan dira.

Euskaldunon artean, aldiz, baliteke itxura berriak arrakasta izatea. Ocho apellidos vascos film ezagunean, adibidez, Amaiak, protagonistak, “aizkorarekin moztutako kopeta-ilea” erakusten du, eta dirudienez, Euskal Herritik kanpo asko dira euskal neskak estilo horrekin lotzen dituzten pertsonak. amaia

Gustuko al duzue zuek Beyonceren look berria?

Beyonceren titiburuek sua piztu dute

beyonceBeyonce abeslariaren argazki batek sekulako polemikoa piztu du. Ohikoa da abeslariaren webgunean zeresana ematen duten irudiak aurkitzea, baina oraingo honetan jarraitzaileen erantzuna ez da inolaz ere positiboa izan.

Argazkian Beyonce bularretako gabe agertzen da, eta titiburuak nabarmentzen zaizkio.

Esan bezala, horrek haserrea eragin du Interneten. Izan ere, askok diote, Rihanna imitatzen dabilela. Bestetik, baten baino gehiagok kritikatu du argazkietan alabaren aurpegia ezkutatzea, baina titiburuak erakusteko inolako arazorik ez edukitzea.

Hainbesterako deritzozue?

Beyonceren azken gutizia

Abeslari estatubatuarra kontzertuz kontzertu dabil azkenaldian munduan barrena. Manchesterren egindako geldialdian, Beyoncek 1.000 euro gastatu ditu hiriko McDonalds batean.

Hori irakurrita, askok pentsatuko duzue gosez amorratuta zebilela, eta ez ziola onik egingo halako janari mordoak. Ez kezkatu! Izan ere, antza denez, kontzertua eskaini ostean, lantalde osoa afaltzera gonbidatzea erabaki zuen Beyoncek.

Zer-nolako menua eskatu zuen jakin nahi izanez gero, hona hemen jakien zerrenda: 50 patata razio, 22 razio oilaskozko nuggets, eta 26 Mig Mac. Egoera zein den kontuan izanez gero, ez da detaile txarra… Zer iruditzen zaizue?

Beyoncé

Beyoncé

Beyonce, ”garçon” erara

Beyonce, ilea moztuta. Argazkia: Instagram

Beyonce, ilea moztuta. Argazkia: Instagram

Joera berrienen arabera, oso modan dago ilea garçon erara moztu eta adatsa motz-motz uztea. Aktore, abeslari eta artista askok erabaki dute ile luzeari agur esatea: Rihanna, Miley Cyrus, Charlize Theron eta Alicia Keys, besteak beste. Horietako gehienek, gainera, sare sozialen bidez erakutsi digute itxura berria.

Moda horrekin bat egitea erabaki duen azkena Beyonce abeslaria izan da. Antza denez, arazo txiki bat izan zuen azken kontzertuan, ilea haizagailu batekin trabatu zitzaiolako. Halako ezustekoak saihesteko, arazoa errotik konpontzea erabaki du, eta Instagram bidez erakutsi digu emaitza.

Ez da orrazkera aldatzen duen lehen aldia; izan ere, kolore eta moldaketa ugari ikusi dizkiogu orain arte egindako ibilbidean. Oraingoan, ordea, zur eta lur utzi ditu jarraitzaile asko. Beraz, badirudi Beyonceren itxura berriak aldeko eta kontrako iritziak jaso dituela. Egingo al zenukete halako itxura aldaketa?

Beyonce eta Jay-Z, bikote boteretsuena

Iaz zerrendako bigarren tokian geratu ziren Forbes aldizkariak egiten duen zerrendan, baina aurten lortu dute: munduko bikote boteretsuena osatzen dute Beyonce eta Jay-Z artistek. 78 milioi euroko ondarea pilatzea lortu dute, orain arte egindako ibilbide profesionalari esker.

Beyoncé eta Jay-Z. Argazkia: Getty

Atzean geratu dira Gisele Bündchen eta Tom Brady, lau urte sailkapenaren lehen postuan egon ostean. Jarraian, David eta Victoria Beckham daude, hirugarren.

Podiumetik kanpo, Brad Pitt eta Angelina Jolie aktoreek dute laugarren postua. Azkenaldian, ezkontza prestatzen lanpetuta dauden arren, arrakastatsu ari dira zineman lanean.

Azkenik, orain arte zerrendan indartsu zeuden zenbait bikote ez dira boteretsuenen artean agertzen, elkarren arteko harremana etetea erabaki dutelako: Tom Cruise eta Katie Holmes, eta Demi Moore eta Ashton Kutcher, besteak beste.

Egin al dizuete noizbait halako oparirik?

Beyoncé. Argazkia: Getty, Kevin Mazur.

Askok eta askok nahiko luketen oparia egin dio Beyoncek Jay-Z bere senarrari. Aitaren Eguna dela eta, hegazkin bat erosi dio, mundu osoan barrena bidaia egin dezan.

Bombardier Challenger 850 markako jet pribatua da, eta 40 milioi euro ordaindu ditu abeslari estatubatuarrak. 15 lagunentzako tokia izateaz gain, luxuzko altzariak eta osagaiak ditu, baita bi bainugela ere.

Opari berezi hori eginda, aita ezin hobea dela erakutsi nahi izan dio Beyoncek. Hala adierazi dio egunkari britainiar bati.

Beyoncek gutun bat bidali dio Michelle Obamari

Argazkia: Michael Carpenter/ WENN.com

Beyonce abeslariak asko miresten du Michelle Obama eta hala jakinarazi nahi izan dio Ameriketako Estatu Batuetako lehen damari. Horretarako, abeslariak eskuz idatzitako gutuna zintzilikatu du bere webgunean.

Gutunean, Michelle Obamaren lana goraipatzeaz gain, emakume afroamerikarraren eredutzat hartzen duela adierazten du abeslariak. Besteak beste, hau esan dio: “Oso pozik nago nire alaba zu bezalako jendea goraipatuz hazi ahal izango delako”.

Lehen damak azkar erantzun dio Beyonceren adierazpenari. Twitterreko bere profilean “gutun ederrarengatik” eskerrak eman dizkio eta bera ere haurrentzako eredu egokia dela esan dio.

Artista ezaguna eta bere senarra, Jay-Z rap-musikaria, Obama presidentearen eta Alderdi Demokrataren jarraitzaile dira eta Beyoncek behin baino gehiagotan egin ditu musika emanaldiak Etxe Zurian. Ondorioz, ez da harritzekoa bi emakumeen arteko adiskidetasuna.

Nork dauka munduko eskoterik onena?

Scarlett Johansson. Argazkia: Stephen Lovekin, Getty Images

Jakina da eskotea gorputzeko atal garrantzitsua dela emakumeentzat, segurtasuna eman eta sentsual sentitzen laguntzen duelako. Gainera, gizonezkoentzat ere oso gune erakargarria izan da beti. Wonderbra lentzeria markak emakumearen gorputzari omenaldia egin nahi izan dio, Martxoaren 30ean Eskotearen Eguna izan dela eta, eta emakume ospetsuen artean eskote onenak edo erakargarrienak aukeratu ditu zerrenda bat egiteko.

Zerrendaren postu gorenetan Holly Willoghby aurkezle eta modeloa, Scarlett Johansson aktorea eta Beyonce eta Rihanna abeslariak ditugu.

Aurreko guztiak gaur egungo neska ezagunak badira ere, euren edertasunagatik historia markatu duten beste zenbait emakume ere badaude zerrenda horretan; Marilyn Monroe eta Brigitte Bardot mitikoak, esaterako.

Dita Von Teese, Katy Perry, Kim Kardashian eta Lara Stone dira zerrendan sartu diren beste emakume ospetsu batzuk.