Tag Archives: Selena Gomez

Justin Bieber eta Selena Gomez, amodioa ala txantxa?

Elkarrekin daude, bai ala ez? Ez dakigu erantzun zehatzik lortuko ote dugun, baina azkenaldian “bikote” horren inguruan entzundakoak laburbilduko ditugu, ea norbaitek ondorio garbirik ateratzen duen.

2014. urtea hasi bezain laster, Selena Gomezek Justin Bieberrekin zuen harremana bertan behera uztea erabaki zuen, ez zituelako idolo gazteak droga eta alkoholarekin zituen arazoak jasaten.

Orduz gero, istorioak atal ugari izan ditu. Lehenik eta behin, Justin utzi eta gero, pairatzen ari zen arazo psikologikoei aurre egiteko klinika batean sartu zen Selena. Abeslari kanadiarra, bestalde, liskarrez liskar ibili zen.

Orain, ordea, badirudi bikoteak egoerari buelta eman eta maitasun istorioari berriz ekin diola. Izan ere, hipotesi hori agerian uzten duten argazki eta bideo ugari elkarbanatu dituzte sare sozialetan, baina, hori bai, ezer baieztatu gabe. Gainera, hainbat hedabidek argitaratu dutenaren arabera, batera ikusi zituzten joan den astean Toronton.

Zer deritzozue zuek, nola amaituko ote da maitasun istorio amaigabe hau?

Justin Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: EFE

Justin Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: EFE

Justin Bieber eta Selena Gomez banandu egin dira!

Justin Bieber eta Selena Gomez

Lehengo astean Justin Bieberrek kamiseta kendu zuela iragarri genuen arren, notizia hori ezerezean geratu da orain. Antza denez, abeslariak eta Selena Gomezek hautsi egin dute! Oso gazte zirela bilakatu ziren biak izar mediatiko, eta bien arteko maitasunak munduko txoko guztietako jarraitzaileak ere maitemindu ditu. Baina badirudi Selenak harremana bertan behera uztea erabaki duela.

E! Online-n eskutik iritsi da berria. Antza denez, duela gutxi Justin musikal bat ikustera Joan zen Broadwayera Victoria Secret markako modelo batekin, eta horrek haustura gertu zegoela iragarri zuen. Azkenean, bi urte elkarrekin egon ondoren, nork bere bidea hartzea erabaki du. Denbora asko ematen zuten elkar ikusi gabe, eta badirudi Selenak bere mutilarengan zuen konfiantza galdu duela.

Hautsak harrotu ditu albisteak Interneten. Bikoteak jarraitzaile asko ditu, eta gaia ‘trending topic’ izan da Twitterren egun askotan. Badirudi orain bataren edo bestearen alde egin beharko dutela zale horiek guztiek; erabaki zaila ‘belieber’ askorentzat ziurrenik.

Justin Bieber, nekeak jota

Justin Bieber. Argazkia: twitter

Nekeak eta estresak jota omen dago Justin Bieber abeslari kanadiarra. Hori jakinarazi du Twitter sare sozialaren bidez. Agenda erabat beteta du, bidaiak, promozio ekitaldiak eta kontzertuak baititu ia egunero. Estresagarria, benetan!

Hori dela eta, atseden hartzea erabaki du, eta oporrak behar dituela iragarri du. Hori bai, ez omen du parrandarik egiteko asmorik, indarberrituta itzuli nahi baitu lanera laster.

Ez da garai lasaia artista gaztearentzat; izan ere, Selena Gomezekin duen harremana ere hizpide da azken egunotan mundu osoko hedabideetan. Joan den astean, bere bikotekidearekin ezkontzeko asmorik ba ote zuen galdetu ziotenean, barrez hasi zen, urduri. Erreakzio horrek zalantza asko eragin ditu amodio istorio horren inguruan.

Justin Bieberren sekretuak arrakastari aurre egiteko

Justin Bieber. Argazkia: Steve Granitz, Getty

Milaka eta milaka jarraitzaile ditu mundu osoan barrena abeslari kanadiarrak, 2009an lehen kanta argitaratu zuenez gero, gora egin baitu bere ospeak etengabe. Gazte askok idolotzat ere jo dute. Edonora joanda ere, fan andana izaten du zain.

Nola egin aurre arrakasta neurgabe horri? Justin Bieberrek badu erantzuna, eta orain dela egun batzuk ezagutarazi du elkarrizketa batean. Bere iritziz, familia eta betiko lagunartea gertu izatea da gakoa; izan ere, oinak lurrean mantentzen laguntzen diote.

Argi du, hortaz, nola jokatu behar duen kontrola ez galtzeko. Selena Gomez bere neska-lagun lirainak ere izango du zerikusia egunorokotasuna harmonia ederrean mantentzeko!

Selena Gomez, neska batekin musuka

Selena Gomezek Disney pelikuletan zeukan itxura otzana alde batera utzi nahi du eta horren adibide da bere azken pelikula: Spring Breaker.

Bertan, abeslari eta aktorearen alde bihurriena ikusiko dugu unibertsitateko ikasle problematiko batena egiten. Hori dela eta, parrandan ikusiko dugu; alkohola edaten, zigarroak erretzen eta, argazkian ikusten den moduan, neska bat musukatzen.

Aktore gazteak adierazi duenaren arabera, jarraitzaileak harrituta utziko ditu film horrekin. Izan ere, berarekin alderatuta izaera oso ezberdina daukan neska baten papera egiten du. Horregatik, elkarrizketa batean aitortu duenez, bere lankideek erretzen irakatsi behar izan zioten filmeko eszena bat grabatu ahal izateko. Erretzen zuen lehenengo aldia omen zelako.

Badirudi Selena oso pozik egon dela filmaren grabazioan, etengabe igo baititu Twitterren daukan orrialdera bere lankideekin ateratako argazkiak. Parte hartu duten aktore ezagunen artean, Vanessa Hudgens, Ashley Benson eta James Franco daude.

Justin Bieber-ek ez ditu aitatasun frogak egin beharko

Justin Bieber-ek arnasa har dezake lasai jada. Mariah Yeater-ek artistaren kontrako salaketa kendu du, kantari kanadarrak aitatasun frogak egiteko prest zegoela adierazi ostean. Izan ere, neskaren abokatuek hura defendatzen ez jarraitzeko erabakia hartu dute.

Yeater koartadarik, argudiorik eta abokaturik gabe gelditu da. Itxura denez, Bieber-en abokatuek auzi berri bat martxan jartzeko asmoa agertu zuten, artistaren kontra egindako baieztapen faltsuengatik.

Mariah Yeater duela egun batzuk egin zen ezagun Justin Bieber bere haurraren aita dela adierazi zuelako. Kantariaren aitatasunari buruzko albisteak, zurrumurruak eta txutxu-mutxuak berehala zabaldu ziren baina, oraingoz,  Selena Gomez haren neska-lagunak ez du larritzeko arrazoirik izango, ustezko seme-alabarik ez baitu artista gazteak.

Justin Bieber eta Selena Gomez… ezkontzear??

17 eta 18 urte baino ez dauzkate Justin Bieberrek eta Selena Gomezek baina badirudi, artista kanadarrak ezkontzeko eskaera egingo diola bere neska-lagunari. Eta noiz eskatuko dion ere argi omen dauka Bieberrek. Uztailaren 22an. Egun horretan 19 urte beteko ditu Selenak eta beretzat prestatzen ari den urtebetetzen festan egin nahi dio eskaera.

Sean Kingston raperoaren laguna da kantari kanadarra eta hark izandako istripu larriak bizitzaren balioari buruzko hausnarketa ekarri dio Bieberri.

Hori guztia adierazi du aldizkari ingeles batek. Egia den edo ez jakiteko, uztailaren 22ra arte itxaron beharko dugu. Ea zer gertatzen den Selena Gomezen urtebetetzean.

Justin Bieber eta Selena Gomez… ezkontzear??

justinbieber_selenagomez17 eta 18 urte baino ez dauzkate Justin Bieberrek eta Selena Gomezek baina badirudi, artista kanadarrak ezkontzeko eskaera egingo diola bere neska-lagunari. Eta noiz eskatuko dion ere argi omen dauka Bieberrek. Uztailaren 22an. Egun horretan 19 urte beteko ditu Selenak eta beretzat prestatzen ari den urtebetetzen festan egin nahi dio eskaera.

Sean Kingston raperoaren laguna da kantari kanadarra eta hark izandako istripu larriak bizitzaren balioari buruzko hausnarketa ekarri dio Bieberri.

Hori guztia adierazi du aldizkari ingeles batek. Egia den edo ez jakiteko, uztailaren 22ra arte itxaron beharko dugu. Ea zer gertatzen den Selena Gomezen urtebetetzean.