Monthly Archives: December 2012

Ashton Kutcherrek dibortzioa eskatu dio Demi Mooreri

Aston Kutcher eta Demi moore

Bikote honek argi utzi digu maitasun istorio guztiek ez dutela amaiera zoriontsurik. Duela urtebete erabaki zuten bien arteko erlazioari amaiera ematea, eta oraingoan Ashtonek dibortzioa eskatu dio Demi Mooreri.

Aktorearen esanetan, “desadostasun konponezinak” dituzte, eta ez du garai batean bere bikotekidea izan zenarekin zerikusirik izan nahi. Orain, zoriontsua omen da Mila Kunis aktorearekin (‘Aquellos maravillosos 70’ saioan elkarrekin aritu ziren biak).

People aldizkariaren arabera, Ashtonek ez dio konpentsazio ekonomikorik eskatuko Demiri, eta azken honek akordio batera iristeko asmoa du. Halere, badirudi aktore gazteak ez duela atzera egiteko asmorik, Laura Wasser abokatua kontratatu baitu; besteak beste, Britney Spears, Heidi Klum edo Angelina Jolie ospetsuen abokatua izan dena antzeko kasuetan.

Rihanna eta Katy Perry, euren mutil-lagunen erruz aldenduta

Rihanna eta Katy Perry

Lehenagotik ere bagenekien Rihannaren mutilak bi artisten arteko erlazioa oztopatzen duela. Katy Perryk ez du inoiz gustuko izan bere lagunaren bikotekidea, eta ez du begi onez ikusten Rihanna eta Chris Brown berriro ere elkarrekin egotea. Baina gaurkoan egoera irauli egin dela dirudi, eta Rihanna da Katyren mutila, John Mayer, ikusmiran duena.

Bikote horrengandik gertu dagoen pertsona batek Star Magazine aldizkariari aitortu dionez, Katy hipokrita hutsa dela esan du Rihannak. Bere ustez, John Mayer mundu osoko pertsonarik gorrotagarrienetakoa da, eta ez du batere gustuko bere lagunarentzat.

Egia da John Mayer ez dela aurki daitekeen gizonik zintzoena, eta berak argi utzi du hori, baina Chris Brownekin alderatzea (Rihana jipoitu egiten zuen) gehiegitxo da, beharbada… Dena dela, espero dugu honek guztiak eragin handirik ez izatea bi artisten arteko harremanean.

Frankie Muniz, bihotzekoak jota

Frankie Muniz

‘Malcom in the middle ‘ telesail ospetsuko protagonistak susto ederra izan du duela gutxi; izan ere, bihotzeko txiki bat jasan du. Eta nahiz eta azkenean larria izan ez den… heriotza ez zuen urrun eduki aktoreak!

Aurreko ostiralean gertatu zen ezbeharra. Frankieren ingurukoek adierazi dutenez, aktoreak jokabide arraroa izan zuen egun osoan. “Ez zitzaion ondo ulertzen hitz egiten zuenean, eta mugimendu arraroak egiten zituen”, esan dute. Medikuek oraindik ez dakite zein izan zen bihotzekoaren kausa, eta, kontua aztertzen ari diren arren, ez dute ondorio zehatzik atera oraindik.

26 urteko gizona etxean osatzen ari da dagoeneko, eta, gai hauek serioak diren arren, txantxaren bat egiten ere ausartu da. “Bihotzeko txiki bat izan nuen, eta ez zen batere dibertigarria izan… Zahartxo nagoela dirudi, eta gorputza zaintzen hasi beharko naiz!” Zorionez, aktoreak ez du ondorio larririk izan.