Justin Bieber… aita da?

17 urte dauzka Justin Bieberrek eta Selena Gomez aktorearekin harremana dauka kanadarrak. Elkarrekin ondo daudela diote eta kantari gazteak adierazi du familia ugaria izan nahi duela. Tira, bada, itxura denez, lan horietan hasia da dagoeneko. Bieberrek San Diegoko neska bat utzi omen zuen haurdun eta hiru hilabeteko umea omen du.

Mariah Yeater du izena neskak eta Bieberri salaketa jarri dio haurra mantentzeko pentsioa eskatu nahi baitio. Kantariak DNA frogak egin beharko ditu orain baina bere abokatuek adierazi dute “difamazio” hutsa dela guztia.

Mariahk esan du 2010eko urriaren 25ean gertatu zela guztia, Bieberrek Los Angelesko Staples Centre ezagunean kontzertua eman ostean: “Justinek esan zuen nirekin larrua jo nahi zuela eta beretzat lehen aldia izango zela”.

Garai hartan, neskak 19 urte zeuzkan eta kantariak, berriz, 16. Gainera, Bieberrek preserbatiboa erabiltzeari uko egin omen zion. Eta, gainera, xehetasun gehiago ere kontatu omen dio hainbat aldizkariri: komunean egin omen zituzten egin beharreko lanak.

Hiru hilabeteko ume omen dauka Mariahk eta aita Justin bieber dela esan du. Orain auzia epaitegietan da eta artistaren abokatuak eta bozeramaileak informazio horiek gezurtatu nahian dabiltza. DNA frogek erakutsiko dute egia.

1 thought on “Justin Bieber… aita da?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *