Monthly Archives: April 2014

Robbie Williams aita izango da berriro

ROBBIERobbie Williamsen emaztea, Ayda Field aktore estatubatuarra, umedun dagoela jakinarazi dute gaur komunikabideek. 19 hilabete baino ez dira igaro Theodora, bikotearen aurreneko alaba, jaio zenetik.

Sare sozialen bidez eman du albistea Robbie Williamsek. Iaz, bizitzan gertatu zaion gauzarik onena bere alaba zela aitortu zuen abeslariak, eta familia handitzeko gogoa erakutsi zuen. “Nire alaba zoragarria da. Ume gehiago egin nahi ditugu, esperientzia ikaragarria da eta”, esan zuen orduan.

Urtebete geroago, hitzemandakoa bete dute. “Albisteak ditut. Teddy ez da alaba bakarra izango. Ama haurdun dago”, adierazi du.

Badirudi, kantari estatubatuarra inoiz baino hobeto dagoela. Bizitzan garai latzak igaro dituen arren, indartsu omen dago azkenaldian.

Oraindik ez dute argitu umea neskatila ala mutikoa izango den.

Scarlett Johanson biluzik erakusten duten argazki batzuk hedatu dira

Ikusi al dituzue? Astearte honetatik asko hedatu dira irudiak, eta guk ere txutxumutxuen blog honetara ekarri nahi izan ditugu, zuekin komentatzeko: Scarlett Johanson aktorearen azken pelikularen argazki batzuk zabaldu dira (edo zabaldu ditu norbaitek, baliteke nahita izatea pelikulari publizitatea egitearren), eta biluzik agertzen da irudi horietan Scarlett. “Under the skin” du izenburua pelikulak, bide batez.

Ez da lehen aldia, egia esan. Gogoratuko duzuenez, orain dela urtebete ere hedatu zen sare sozialetan horrelako beste argazki bat; eta Ryan Reynoldsekin ezkonduta zegoenean ere, bere senarrari bidali nahi izan zizkion argazki batzuk ikusi ahal izan genituen.

Ile beltzarana eta laburra du Scarlett Johansonek irudi hauetan. Hemen daude bi adibide:

vanitatis.elconfidencial.com/ webguneko argazkia.

vanitatis.elconfidencial.com/ webguneko argazkia.

Argazkia vanitatis.elconfidencial.com/ webgunean dago.

Argazkia vanitatis.elconfidencial.com/ webgunean dago.

Baten batek sare sozialetan “neska honek sekulako gorputza duela esaten duzunean, ez dut ulertzen” bota du, irudiak ikusita, eta beste batek honakoa esan du: “Ezin da ezer txarto joan, Scarlett baino politagoa naizela baieztatu ostean”. Zer uste duzue zuek? :-).

 

Zein da Kim Kardashianen ipurdiaren sekretua?

kimKim Kardashianen ipurdia silikonaz beteta dagoela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina, uste horrekin oker dabiltza. Izan ere, Kardashianek ez ditu silikonazko inplanterik jartzen.

Nazka ematen badu ere, pentsaezinak diren kirurgiak egiten ditu ebakuntza gelan. Dirudienez, hanketan sobran duen koipea, ipurdian jartzen du, hau da, gorputzean pilatutako gantza ipurdira bideratzen du enpresari estatubatuarrak.

Nazkagarria benetan! Aitzitik, pozik eta harro dago Kardashian, eta beraz, horren aurrean ezer gutxi esan genezake. Haren ipurdia guztiz itsusia dela iritzi diote askok, baina tira, pozik badago… aurrera!

Non daude Madonnaren kuleroak

Gauza jakina da krisialdiak kalte handia eragin digula, baina guztiz etsita egon behar da azpiko arropa lapurtzeko… Bada, horixe gertatu zaio Madonna pop musikaren erreginari. Non jazo ote zaio halako ‘ezbeharra’? Vogue aldizkarian argitaratzeko erreportaje baterako argazkiak ateratzen ari zela, norbaitek lentzeria lapurtu dio.

Kuleroez gain, beste hainbat jantzi ere falta zitzaizkiola salatu du abeslariak. Guztira, 2.000 euroko balioa zuten. Deborah Marquit diseinatzaileak sinatutako azpiko arropa zen, eta argazkietan erabiltzeko prest zituen Madonnak.

Gertakaria argitzeko salaketa ipini du, eta ikusteko dago orain erruduna nor den jakingo ote dugun…

Madonna

Madonna

Tatuaje batekin indartutako harremana

bradpitt

Ezkondu aurretik, tatuaje bat egiteko asmoa dute Angelina Joliek eta Bad Pittek. Oraingoz ez dute urrats hori eman, baina badirudi dagoeneko diseinua hautatzen dabiltzala. Zalantzarik gabe, jarraitzaileen artean arrakasta izango duen diseinu bat izango da Joliek eta Pittek hautatutakoa.

Bikotearen hurbileko iturri baten esanetan, une honetan bizi duten momentua irudikatzen duen diseinu berezi bat aukeratu nahi du Brad Pittek, eta litekeena da biek gorputzeko leku berean egitea tatuajea. Horrekin elkarren arteko lotura indartzea dute helburu.

Betidanik izan dituzte gustuko tatuajeak, batak zein besteak. Dena den, aipatutako iturriaren arabera, nerabe plantak egiten dabil Brad Pitt. Izan ere, orain arte Angelina arduratzen zen diseinuak aukeratzeaz, baina orain bien artean dabiltza irudi aproposena bilatzen.

Gainera, ez omen dute komunikabideen aurrean tatuaje berri horri buruz hitz egiteko asmorik, bien arteko “sekretua” izango delako..

Zuen ustez gai izango dira sare sozialetan tatuajearen irudia ez zabaltzeko?