Tag Archives: amodioa

Justin Bieber eta Selena Gomez, amodioa ala txantxa?

Elkarrekin daude, bai ala ez? Ez dakigu erantzun zehatzik lortuko ote dugun, baina azkenaldian “bikote” horren inguruan entzundakoak laburbilduko ditugu, ea norbaitek ondorio garbirik ateratzen duen.

2014. urtea hasi bezain laster, Selena Gomezek Justin Bieberrekin zuen harremana bertan behera uztea erabaki zuen, ez zituelako idolo gazteak droga eta alkoholarekin zituen arazoak jasaten.

Orduz gero, istorioak atal ugari izan ditu. Lehenik eta behin, Justin utzi eta gero, pairatzen ari zen arazo psikologikoei aurre egiteko klinika batean sartu zen Selena. Abeslari kanadiarra, bestalde, liskarrez liskar ibili zen.

Orain, ordea, badirudi bikoteak egoerari buelta eman eta maitasun istorioari berriz ekin diola. Izan ere, hipotesi hori agerian uzten duten argazki eta bideo ugari elkarbanatu dituzte sare sozialetan, baina, hori bai, ezer baieztatu gabe. Gainera, hainbat hedabidek argitaratu dutenaren arabera, batera ikusi zituzten joan den astean Toronton.

Zer deritzozue zuek, nola amaituko ote da maitasun istorio amaigabe hau?

Justin Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: EFE

Justin Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: EFE

Kylie Minogue eta Andres Velencosoren artekoa, kolokan?

Kylie Minogue eta Andres Velencoso. Argazkia: yahoo

Kylie Minogue eta Andres Velencoso. Argazkia: yahoo

Azken boladan hedadutako zenbait daturen arabera, Kylie Minogue eta Andres Velencosoren arteko harremana kolokan dago. Zergatik? Antza denez, abeslari australiarra bakarrik joan da oporretara Italiara, Portofino herrira, eta jarrera serioa erakutsi du. Bestalde, modelo kataluniarrak Ursula Corbero aktorearekin oso harreman estua duela zabaldu da.

Beraz, badirudi bikotea ez dela une gozoak igarotzen ari. Izan ere, krisian daudela dioten zurrumurruak argitaratu diren bakoitzean, ezeztatu egin dute albistea; orain, ordea, ez batak ez besteak ez du ezer esan.

Maiatzean ikusi genituen batera azkenekoz, Canneseko zinemaldian. 2008an ekin zioten amodiozko istorio horri, Parisen ospatutako festa batean elkar ezagutu ondoren. Amaitu egin ote zaie maitasuna? Denborak soilik emango digu erantzuna.

Aitor Ocio, ezkongai

Aitor Ocio bakarrik gelditu da. Badirudi, Athleticeko jokalari ohia maitasun kontuetan ez dela baloiarekin bezain ondo moldatzen.

Hainbat komunikabidek zabaldutako informazioaren arabera, Barbara Muñozekin zeukan harremana bukatutzat eman du futbolariak. Duela hiru urte ezagutu zuten elkar, baina dirudienez harremana ahuldu egin da.

Adi beraz! Futbolari gasteiztarra zuentzat izan daiteke!

2012an, amodioa gora eta behera

Taylor Swift

2012a agurtu berri dugu, eta ez dira gutxi izan urte honek utzi dizkigun maitasun istorioak. Urteko lehen aste honetan, ikus dezagun zer utzi duen atzean Kupidok.

Shakira eta Piquerena izan da beharbada harreman ospetsuenetakoa. Dagoeneko lehen semearen zain dago bikotea, eta berehala izango dute etxean. Kristen Stewart eta Robert Pattisonek ere txutxu-mutxu asko sortu dituzte aurten. Kristenek adarrak jarri zizkion bere mutil-lagunari, eta ordutik harremana hausten eta berrartzen egon dira biak. Badirudi oraingoan benetako aukera eman diotela bien artekoari.

Rihannak ere bigarren aukera eman dio Chris Browni, honek Barbadoseko artista jipoitu ostean. Justin Bieberrek eta Selena Gomezek ere bertan behera utzi dute euren harremana, eta Taylor Swiftek (modako artista bilakatu da aurten) Connor Kennedy utzi du eta Harry Stiles (One Direction taldeko partaidea) du orain bikotekide.

Baina dena ez dira ezbeharrak izan 2012an. Harremana sendotu eta ezkontzea erabaki dute beste bikotekide askok; Blake Livelyk (Gossip Girl) eta Ryan Reynoldsek, adibidez. Justin Timberlake eta Jessica Biel senar-emazteak dira jada, eta Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ere ezkontzekoak dira.

Zer ekarriko ote digu 2013ak maitasun kontuetan?

Lady Gaga eta bere pasioa

Lady Gaga eta Taylor Kinney. Argazkia: ladygaga.com

Lady Gagak ia egunero kontatzen dizkigu bere gorabeherak sare sozialetan. Gehienetan, kontu profesionalei buruz hitz egin ohi digu; gaur, ordea, maitasun-kontuak izan ditu hizpide.

Taylor Kinney eta biak ageri dira igerileku batean elkarri musu emanez. Itxura guztien arabera, New Yorkeko artista biluzik dago, uraren mugimenduak eta bikotearen posturak ez baitu ikusten uzten bikinia jantzita duen ala ez.

Hala, beraz, bizi duen une zoriontsua islatu nahi izan du eta argazki bidez egitea erabaki du. Urte bete igaro da bideoklip bat grabatzen elkar ezagutu zutenez gero, eta harremana sendotu egin dela dirudi. Ibilbide profesionalari dagokionez, munduan barrena dabil une honetan azken diskoa promozionatzen. Gainera, azaroan Argentinan kontzertua eskainiko duela iragarri berri du.

Lady Gagaren gorabehera sentimentalak

Lady Gaga

Abeslari estatubatuarrak bihotza lanpetuta duela dirudi; izan ere, Taylor Kinnev bere mutil-laguna gurasoei aurkeztea erabaki du. Daily Mail egunkari britainarrak argitaraturikoaren arabera, bere aitak New Yorken duen jatetxean bildu ziren guztiak elkarrekin afaltzeko.

Beste hainbat iturrik esan dutenez, ordea, beste mutil bat ezagutu du Grezian. Giovanni omen du izena eta Plakako jatetxe baten jabea da. Orain dela gutxi jakin dugu etxe berria eraikitzen ari dela Mediterraneoko herrialde horretan.

Hori dela eta, sarri joan behar izan du lanak gainbegiratzera. Bide batez, amodio kontuetarako tartea ere atera du egonaldi horietan. Nor aukeratuko ote du azkenean? Denborak baino ez digu zalantza argituko.

Lenny Kravitz, maiteminduta?

Lenny Kravitz eta Elisabetta Canalis. Argazkia: omg

Abeslari ezagunak bikote berria duela dioten zurrumurruak zabaldu dira azken egunotan. Nor ote da? Antza denez, Elisabetta Canalis aurkezle italiarra da Lenny Kravitzen konkista berria.

Horixe baieztatu du Daily Mail egunkariak. Izan ere, elkarrekin ikusi zituzten 123 Ibiza Festival jaialdian, oso jarrera maitekorra zutela. Hedabide britainiarrak helarazi duenaren arabera, biak batera iritsi ziren eta, ondoren, Naomi Campbell eta bere senargaiarekin elkartu ziren.

Lenny Kravitzek neska-lagun ospetsu ugari izan ditu: Nicole Kidman, Adriana Lima eta Gisele Bündchen, besteak beste. Elisabettak, bestalde, harreman luzea izan zuen George Clonney aktorearekin.

Marta Sanchez eta Hugo Castejon, elkarrekin, berriz

Marta Sanchez eta Hugo Castejon. Argazkia: Reuters.

Joan den astean elkarren arteko harremana eten zutela iragarri genuen arren, Marta Sanchez eta Hugo Castejon adiskidetu egin dira. Antza denez, hainbat aste bananduta igaro ostean, hitzordua jarri zuten, bien artekoaz lasai mintzatzeko.

Elkarrizketa horren ondorioz, arazoei aurre egin eta harremanari berriro ekitea erabaki zuten. Orduz gero, elkarrekin ikusi dituzte Madrilen, zoriontsu. Zenbait hedabidek adierazi dutenaren arabera, gainera, Martaren etxean lo egiten ere izan da Hugo, dagoeneko.

Halaber, litekeena da Ibizara bidaia egitea, berri ona ospatzeko. Izan ere, uharte horretan ezagutu zuten elkar, 2010eko udan, eta oso oroitzapen onak dituzte.

Rihanna, maiteminduta?

Azkenaldian Rihannaren izena sarri entzuten ari gara, arrazoi asko direla medio. Orain amodio kontuak izango ditugu hizpide. Badirudi Barbadoseko abeslaria New Yorken ikusi dutela parrandan eta mutil berri baten konpainian, gainera.

Rihanna eta JR Smith. Argazkia: OMG

Nor izango ote da Rihannaren konkista berria? NBAko saskibaloi jokalari bat aukeratu du, J.R. Smith, hain zuzen ere. Hedabide amerikarren arabera, gau osoa igaro zuten elkarrekin, eskutik helduta.

J.R. Smith pertsonaia ezaguna da Ameriketako Estatu Batuetan hainbat iskabilatan protagonista izateagatik eta ez egindako kirol-lorpenengatik.

Ez dakigu zertan geratuko den istorioa. Denborak baino ez digu esango gau bateko kontua izan ote den ala bikotea osatuko duten. Auskalo!

Adam Levinek eta Anne Vyalitsynak harremana amaitu dute

Adam Levine, Maroon 5eko abeslaria eta Anne Vyalitsyna, Victoria’s Secreteko modeloak bikote harremanari amaiera ipini diote bi urteko erlazioaren ondoren.

Honela adierazi du modelo errusiarrak, bere ordezkariaren bitartez, ‘People’ aldizkariari bidalitako komunikatu batean: “Adam eta biok harremana modu adiskidetsu batean amaitzea erabaki dugu. Oraindik maitatzen eta errespetatzen gara, onena opa diot”.

Bikotea 2010 urtearen hasieran ezagutu zen ‘Sports Illustrated’ aldizkariko festa batean. Modeloa aldizkariaren portada zen eta Maroon 5-ek bertan jotzen zuen. Momentu horretatik aldizkari askotako portada izan dira. Nabarmenena errusiako ‘Vogue’ aldizkarian bilusik egin zuren posatua. Victoria’s Secret-eko ibiltokia partekatzen, eta azkeneko Grammy sarietan ere bikotea ikusteko aukera izan dugu.

‘The Voice’ musika programako epailearen ordezkariak ere konfirmatu du albistea.