Tag Archives: Jennifer Lopez

JLo eta Casper Smart, berriro elkarrekin

JENNIFERDenetik entzun da Jennifer Lopezek eta Casper Smartek harremana utzi zutenetik. Abeslaria beste dantzari batekin zebilela zioten zurrumurruak zabaldu ziren aspaldi, dantzaleku batean jarrera maitekorra erakutsi ostean. Baina badirudi kantari estatubatuarrak ez duela Casper ahaztu, nahiz eta harremana bukatuta egon.

Halere, azkenaldian indarra hartzen ari dira bikotea adiskidetu egin dela dioten zurrumurruak. Daily Mail egunkariak, adibidez, Los Angelesen elkarrekin ikusi zituztela zabaldu zuen duela egun batzuk. Hain zuzen ere, ibilgailu berean ikusi omen zituzten.

Oraingoan, The Hollywood gossip da bikoteari buruz mintzatu dena. Aldizkari horren arabera, harremana estutu dute, eta baliteke irlaren batera bidaia bat egiteko asmoa izatea. Lasai egongo diren leku batera joan nahi omen dute JLok eta Casperrek, umeekin batera.

Iturri berak ziurtatu duenez, Casper oso pozik dago berriro elkarrekin daudelako, baita abeslariaren seme-alabak ere.

Antza denez, denbora bat bakarrik igaro ondoren, mutil-lagun ohia faltan botatzen hasi da Jennifer Lopez.

Oso garestia da Jennifer Lopez engainatzea

Ez dakigu egia ote den, baina zurrumurruek diote Jennifer Lopezek engainuen aurkako neurriak hartzea erabaki duela.

Abeslariak Casper Smartekin daukan harremana gero eta serioagoa da; hala ere, ezkontzean pentsatu aurretik baldintza bat ezarri omen dio Lopezek mutil-lagunari: fidela izango dela ziurtatzen duen kontratu bat sinatzea. Horren arabera, Casper Smartek milioi bat dolar baino gehiago ordaindu beharko dio abeslariari, noizbait engainatu egiten badu.

Casper Smart dantzaria da, eta, Jennifer Lopezen azken bideoklipean agertu zenetik, gero eta ezagunago egiten ari da: urtebetean 480.000 dolar irabaztera iritsi da. Neska-laguna engainatzekotan, kontratuak dioena ordaintzeko diru nahikoa izango ote du dantzari gazteak?

Jennifer Lopez, mutil-lagunaren esanetara

Argazkia: FameFlynet Pictures

Jennifer Lopez abeslaria Mexikon egon da “Follow the Leader” abestiaren bideoklipa grabatzen. Kanta Wisin eta Jandel musikarien lankidetzarekin prestatu du New Yorkeko abeslariak eta segur aski uda honetako abesti entzunenen artean egongo da.

Kantaren bideoklipa zuzentzearen arduraduna Casper Smart, abeslariaren mutil-laguna, izan da. Bideoa filmatzen zuten bitartean, oso maitekor azaldu dira biak; etengabeelkar  musukatzen eta besarkatzen.

Badirudi bien arteko harremana indartzen ari dela; izan ere, bideoklipa grabatzen hasi baino egun batzuk lehenago, Rio de Janeirora bidaiatu zuten egun batzuk elkarrekin pasatzeko. Hilabete hasieran, Rumorfix webguneak bikoteak Hawaiin ezkontzeko asmoa zeukala argitaratu zuen, baina Jennifer Lopezen agenteak berehala ezeztatu zuen albiste hura.

2012ko banatzeak

2012a hasi besterik ez da egin eta bikote ospetsu andana banatu da dagoeneko. Joan den urtea baino okerragoa izango al da hau bikoteentzat?

Seal eta Heidi Klum banatu egin direla jakin dugu gaur. Elkarrekin sei urte ezkonduta eman eta lau seme-alaba izan  ostean, amaitu da maitasun istorioa. Nork esango luke orain dela egun batzuk?

Hollywoodeko beste bikote ezagun batenak ere egin du. Johnny Deep eta Vanessa Paradis banatu egin dira “People” aldizkariaren arabera. Aktoreak eta artista frantziarrak ia 14 urte egin dituzte batera, Parisen, “maitasunaren hiriburuan”, bat-batean maitemindu eta gero.

Marc Anthonyk eta Jennifer Lopezek osatutako bikote mediatikoa duela sei hilabete zapuztu zen baina eskutik helduta ikusi ditugu aste bukaera honetan, biek elkarlanean ekoizten duten telebista programa baten aurkezpenean. Dena den, bakeak egin bai, baina ez dirudi berriz elkarrekin itzuliko direla. Izan ere, Anthonyk bikotekide berriaren omenez tatuajea egin du.

Ez du asko iraun Katy Perryren eta Russell Branden artekoak. Urte berriarekin batera dibortziatzea erabaki dute. Informazio fidagarria da, gainera; izan ere, artistak Twitterretik borratu du Brand, eta senarrak bideo bat grabatu du ezkontza eraztuna kentzen.

Denak ez dira berri txarrak, ordea. Avril Lavigne eta Brody Jenner banatu egin zirelako zurrumurruak entzun genituen duela egun gutxi. Gezurtatu egin du artista kanadarrak Twitter bidez.

Nor da munduko emakumerik ederrena?

Bada, People aldizkariaren arabera, bihurgunez beteriko emakume beltzaran bat gailendu da mundu osoko pertsona ederren zerrendan: Jennifer Lopez!

41 urteko kantaria berriz ere arrakastaren bidera itzuli da kaleratu duen lan berriarekin eta, itxura denez, jendeak begi ezin hobez ikusten du orain. Lopezek esan du harro dagoela, “harro… 25 urte ez izateaz!”

Aldizkari ezagunak egindako zerrendan sartu dira, bestalde, Zac Efron, Reese Witherspoon, Jessica Simpson, Jennifer Hudson, Dana Delany, Sandra Bullock,…