Monthly Archives: September 2015

Jennifer Anistonek alaba bikiak izango ditu

jenniferEzkontza egunean eman zuten albistea Jennifer Anistonek eta Justin Therouxek. Harrezkero, zurrumurrua luze eta zabal hedatu da komunikabideetan: bikotea haurdun dago.

Intseminazio artifiziala izan da umedun geratzeko bidea, eta, dirudienez, bi alaba izango dituzte. Izenak ere erabakita omen daude: Viola eta Ava.

46 urteko aktorea aspaldi zebilen ama izateko gogoz, baina bikote-harremanetan zorte handirik izan ez duenez, orain arte ez zaio amatasuna aurrera eramateko unea iritsi.

Ostera, 2010ean, John Mayerrekin harremana hautsi ostean, obuluak izozteko erabakia hartu zuen Friends telesaileko protagonistak, etorkizunean ama izateko asmoa zuelako.

Naomi Campbellen bularrak zentzuratu dituzte Instagramen

instagramBerriro ere, zentzura kasu bat izan da Instagramen. Oraingo honetan aipatu sare sozialak Naomi Campbellen argazki bat ezabatu du, non modeloak bularrak agerian dituen.

Hain justu, #freethenipple kanpainarekin bat egin du modeloak, eta Instagramera “topless” egiten ari zen argazki bat igo du. Alabaina, hogei ordutan desagertu egin da irudi hori. Hala eta guztiz ere, Twitterren ikusgai dago oraindik.

Ez da lehenengo aldia Instagramek argazki bat zentsuratzen duena. Besteak beste, Scout Willisi eta Demi Mooreri ere gauza bera gertatu zitzaien.

David Beckham, James Bond berria?

davidBaliteke David Beckhamek James Bondena egitea, Daniel Craigek kontratua bukatzen duenean. Albiste horixe argitaratu du Daily Starrek azken orduetan, eta The Mirror egunkarian ere jaso dute horren berri.

Dagoeneko Beckham ibili izan da aktore lanetan telebistan zein zineman; besteak beste, Sport Reliefeko zenbait “sketch”etan eta Only Fools and Horses telesailean.

Zinemaren munduan, ordea, oraindik ez du debuta egin, nahiz eta Guy Ritchiek zuzendutako Los caballeros de la mesa redonda: rey Arturo pelikulan estreinatuko den aurki. Guztira 13 esaldi esango ditu film horretan.

Ikusteke dago, beraz, James Bonden papera egiteko hautatzen duten ala ez.