Tag Archives: sexua

Madonnak felazio bat eskaini die Clintonen hautesleei

607312_madonna_givemeall_foto610x342Madonna abeslariak zur eta lur utzi ditu jarraitzaileak asteartean New Yorkeko Madison Square Gardenen egindako adierazpenekin.

58 urteko abeslaria Amy Schumerren ikuskizuneko gonbidatua izan zen, eta Hillary Clintonen aldeko aldarria egin zuen aipatu emanaldian. Hain zuzen ere, ahozko sexua eskaini zien AEBko presidente izateko hauteskundeetan Clintonen aldeko botoa ematen duten guztiei, hainbat komunikabidek zabaldu dutenez.

“Beno, ni baino dibertigarriagoa den norbaiten txanda da orain agertokian; beraz, ni banoa. Alabaina, taula utzi aurretik, zerbait esan nahi dizuet: Hillary Clintonen alde bozkatuz gero, felazio bat egingo dizuet. Zin egiten dizuet oso ona naizela. Ez naiz inondik inora baldar moldatzen den horietakoa, eta oso serio hartzen dut kontu hori. Felazioa egiten dudan bitartean begietara begiratzea gustatzen zait, eta irentsi egiten dut”, adierazi zuen milaka jarraitzaileren aurrean.

Ozzy Osbournek sexuarekiko atxikimendua dauka

ozzyBlack Sabbatheko Ozzy Osbourne “terapia sakona” egiten ari da, sexuarekiko duen atxikimendua artatzeko, taldearen ordezkariak agiri baten bidez jakitera eman duenez.

Dirudienez, sei urte daramatza “gaixotasun” horri aurre egin ezinik, eta Sharon Osbournerekin duen harremana kolokan egon da azkenaldian, arazo horrengatik. 34 urte elkarrekin egon ostean, banandu egingo zela iragarri zuen bikoteak duela hilabete batzuk, baina uztailean aukera berri bat eman zioten harremanari.

Hori horrela, orain dela hiru hilabete hasi zuen Osbournek tratamendua, eta Black Sabbathen bira bukatzen denean -2017ko otsailean- beste hiru hilabetez ospitaleratuko dute.

Abeslaria bera izan zen laguntza eskatu zuena, Britainia Handiko komunikabideek Michelle Pugh estilistarekin izandako abentura aireratu zutenean.

Gwyneth Paltrowk 12.000 euroko bibragailua erabiltzen du

533625_paltrow_foto610x342Gwyneth Paltrow aktoreak, Goop webgunearen bidez, gai askori buruzko informazioa ematen die jarraitzaileei, dela meditazioa, dela gastronomia organikoa edo dela sexualitatea. Hala, itzulinguruka ibili gabe mintzatzen da bere bizitzaz Chris Martinen emazte ohia.

Azken argitalpenak, ordea, iskanbila sortu du Interneten, luxuzko sexu jostailuak gomendatzen baititu. Paltrow betidanik izan da ezaguna elitista eta maniatikoa izateagatik. Aspalditik egiten duen dieta natural eta organikoak, adibidez, kritika asko jaso izan ditu, eta badirudi sexu kontuetan ere nahiko zorrotza dela.

Izan ere, ongi pasatzeko aukera ematen duten zenbait sexu-jostailuren izenak eman ditu aipatu webgunean, eta 15.000 dolar balio duen bibragailuak haserrea piztu du jarraitzaileen artean. LELO luxuzko etxearen INEZ modeloko gailua da, 24 kilaterekin osatua. Webgunean adierazten duenez, “plazerari preziorik jartzen ez dioten emakumeei zuzenduta dago jostailua”.

Halaber, klitorirako 156 dolarreko bibragailua aholkatzen du, 69 dolarreko plumeroa eta 500 dolarreko larruzko usta.

Zer deritzozue?

Ezkondu arte birjinak izan diren pertsonaia ezagunak

hilaryDatu bitxiak ditugu gaurkoan esku artean. Zaila da pertsonaia ezagun hauek diotena egia ala gezurra den jakitea, baina, bitxikeri moduan edo, ustez ezkondu arte birjinak izan diren hainbat xelebritiren izenak ditugu hemen.

Adriana Lima:

Munduko modelo ezagunenetako bat da Adriana Lima. 2006an Limak esan zuen ez zuela inoiz sexu-harremanik izan, ezkondu arte birjina izan nahi zuelako. 2009an ezkondu zen modeloa Marko Jarirekin.

Kevin Jonas:

Jonas Brothers anaietako Kevinek ez zuen sexurik probatu Danielle Deleasarekin ezkondu zenera arte.

Jessica Simpson: Familia oso erlijiosoa dauka honek, eta, dirudienez, 12 urte zituela aitak kastitate-eraztuna eman zion.

Britney Spears: Nerabea zenean birjina zela hitzeman zuen poparen printzesak, baina haren abokatua zenak ziurtatu zuen 14 urterekin galdu zuela birjintasuna. Gezurretan ibili zen Spears andereñoa, beraz.

Aipatutako artistak ez ezik, besteak beste, Hilary Duffek eta Kaká futbolariak ere ez omen zuten sexu-harremanik izan ezkondu arte. Egia ote da?

Bizilagunak gogaituta daude Buffonen sexu-saioekin

buffonGaur-gaurkoz futbolariekin lotutako edozein albistek ematen du zeresana. Batez ere, futbol-jarraitzaileak dira kontu horietan adi ibiltzen direnak, baina gaur jaso dugun albisteak kirola hain gustuko ez dutenen artean ere izan du oihartzuna.

Elcomercio.es webguneaK jakitera eman duenez, Gianluigi Buffon Juventus futbol-taldeko atezainaren bizilagunak haserre daude harekin, sexua praktikatzerakoan egiten omen dituen zaratengatik.

Ilaria D’Amico Sky Italiako kazetaria eta Fernando Llorenteren taldekidea untxien antzera ibiltzen ei dira larrua jotzen, eguneko edozein ordutan. Horrek bake-giroa hausten du auzokideen artean. Hori dela eta, horietako asko haserre agertu dira.

Alena Seredova modeloarekin ezkonduta zegoen Buffon, Ilariarekin harremana hasi zuenean. Dirudienez, ez da denbora alperrik galtzen duen horietakoa.

Katy Perryk sexu-harremanak izan nahi ditu Rihannarekin

Katy Perryren eta Rihannaren arteko harremana primerakoa da, eta aspalditik dakigu bi abeslariek kanta bat prestatu nahi dutela elkarrekin. Oraingoan, Katy Perryk adierazpen harrigarriak egin ditu bere lagun minaren inguruan.

Wild 94.9 irrati kate estatubatuarrean egindako elkarrizketa batean, etorkizunean Rihannarekin sexu-harremanak izateko asmoa daukala aitortu du kantari ezagunak. Txantxetan egindako elkarrizketa izan arren, irratiko aurkezlea erabat harritu zuen abeslariaren aitorpenak.

Elkarrizketan oso eroso zegoenez, beste hainbat galdera gordini erantzun zien abeslariak. Hasteko, aurkezleak artista ezagun batzuen izenak eman zizkion, eta horiekin sexu-harremanak izatea gustatuko litzaiokeen ala ez erantzun zuen abeslariak. Drakeren eta Eminemen inguruan galdetu ziotenean, baietz erantzun zuen; Chris Browni buruz, berriz, ezezko biribila eman zuen Perryk. Noizbait hirukoterik egin ote duen galdetu ziotenean, ez zuen ezer erantzun.

Hona hemen elkarrizketaren bideoa, ingelesa menperatzen dutenentzako:

Robert Pattinson, emakumeekin paregabea!

Twilight filmeko banpiro erakargarriak Bel Ami oraindik estreinatu ez den lanean emakume andanarekin oheratu dela adierazi du, eta guztiak neska katxarroak direla. “Tonaka” neska izan dira, Robert Pattinsonen arabera.

Nerabeen idolo eta aktoreak esan duenez, pelikularen grabaketan emakume erakargarri ugari zeuden. Filmean parte hartu duten gainerako aktoreez aritu da Pattinson: “Christina Ricci, Uma Thurman,  Kristen Scott Thomas… Guztiekin oheratu naiz”.

George Duroy antzeztu du Bel Ami-n, pobreziatik irten eta gizarteko klase altuenetan sartzeko bere edertasuna erabiltzen duen gaztea. Britainiarrak Twilight filmeko Edward Cullen banpiroaren pertsonaiarekin batere antzik ez duen pertsonaia bat gorpuztu duela azaldu du: “Dirua lortzeko emakumeak erabiltzen dituen gizon bat interpretatu dut. Edwardek ez luke onartuko”.

Zer pentsatuko du Kristen Stewartek adierazpen horietaz?

Enrique Iglesiasek munduko zakil txikiena dauka

Izenburu horrek gordin xamarra dirudi baina Enrique Iglesiasek berak egin du aitorpen hori Melbournen emandako kontzertuan. Artistak zakil txiki-txikia omen du eta ahal izango balu aldatu egingo luke.

Australian ematen ari zen kontzertuan lore ugari jaso zituen agertoki gainean zegoen artistak eta, orduan, Iglesiasek, milaka zaleren aurrean, bere sekretu txikia argitu zuen: “Gizonkote espainiar ona izateko zakilaren tamaina garrantzitsua ote den? Bada, nik agian espainiar itxura izango dut baina munduko zakilik txikiena daukat. Benetan. Oso-oso txikia da. Ahal izango banu aldatu egingo nuke. Sekula ezin izaten dut nire tamainako preserbatiborik topatu”.

Enrique Iglesias lasai eta gustura zebilen agertoki gainean eta sexu harremanak izan zituen lehen aldiaz hitz egin zuen: “Egia esango dut, 17 urte eta erdi nituen eta hamar segundoko iraupena izan zuen”.

Ohiko konkistatzaile itxura atzean utzi nahiko al du artistak?