Tag Archives: Russell Brand

Rihanna, Katy Perryren dibortzioaren erruduna

Katy Perry nahiko abailduta dabil Russell Brandek dibortzioa eskatu zionetik eta Rihanna hartu du alboan une gogor hauek igarotzeko. Badirudi New Yorkeko kantaria Barbados aldera joatekoa dela apur bat lasaitzera. Han lortuko du ziurrenik kontsolamendua. Bi kantariak oso lagunak dira baina badirudi Perryren senarrari harreman hori ez zitzaiola gehiegi gustatzen eta bikote-harremanaren porrotaren errua, hein handi batean, hari botatzen diola.

Bi lagunak askotan elkartzen dira parrandarako eta festa ugari antolatzen dute elkarrekin. Eta badirudi Brand jaunari jai horiek ez zitzaizkiola batere gustatzen, ezta Katy Rihannarekin batera goizaldera arte parrandan ibiltzea ere.

Baina orain Russel Brand Katy Perryren bizitzatik irten da eta, itxura denez, Rihannaren besoetara egin du jauzi berriz ere artistak. Hura, oraingoz behintzat, beti dauka alboan.