Tag Archives: Brand Russell

Katy Perryk ez du bere harremanei buruz hitz egiterik nahi

Komunikabideok kontuz ibili beharko dugu Katy Perryrekin eta honen ezkontzari eta harremanei buruz esaten dugunarekin. Izan ere, salaketa jarri dio Australiako NW aldizkariari, ezkontzaz kanpoko “harreman intimo” bat izan duela argitaratzeagatik.

Aldizkari horren arabera, Brand Russelekin ezkonduta egon arren, Benny Blanco ekoizlearekin affaire bat izan du kantari amerikarrak.

Argitalpen horren kontura kalte eta galerak izan dituela adierazi du Katy Perryk salaketan eta hainbat iturrik diotenez, sei zifratako kalte-ordaina eskatu dezake.

Abeslaria Melbournera (Australia) iritsi berri da “California Dreams” birak han baitu jarraipena hurrengo egunetan.