Tag Archives: borroka

Rihanna eta Katy Perry, euren mutil-lagunen erruz aldenduta

Rihanna eta Katy Perry

Lehenagotik ere bagenekien Rihannaren mutilak bi artisten arteko erlazioa oztopatzen duela. Katy Perryk ez du inoiz gustuko izan bere lagunaren bikotekidea, eta ez du begi onez ikusten Rihanna eta Chris Brown berriro ere elkarrekin egotea. Baina gaurkoan egoera irauli egin dela dirudi, eta Rihanna da Katyren mutila, John Mayer, ikusmiran duena.

Bikote horrengandik gertu dagoen pertsona batek Star Magazine aldizkariari aitortu dionez, Katy hipokrita hutsa dela esan du Rihannak. Bere ustez, John Mayer mundu osoko pertsonarik gorrotagarrienetakoa da, eta ez du batere gustuko bere lagunarentzat.

Egia da John Mayer ez dela aurki daitekeen gizonik zintzoena, eta berak argi utzi du hori, baina Chris Brownekin alderatzea (Rihana jipoitu egiten zuen) gehiegitxo da, beharbada… Dena dela, espero dugu honek guztiak eragin handirik ez izatea bi artisten arteko harremanean.

Avril Lavigne jipoitu dute

Avril Lavignek eta Brody Jenner mutil-lagunak istiluak izan dituzte. Itxuraz asteburu lasaia izan behar zuten Los Angelesko luxuzko hotel batean baina, azkenean, amaiera garratz xamarreko egonaldia izan zuten.

Ez dago argi gertatu zena baina, antza denez, bikotea Hollywood Roosevelt hoteleko tabernan zegoen eta kantaria eta beste neska bat eztabaidan hasi ziren. Elkar joka ere hasi ziren biak. Orduan, Brody tartean sartu zen bi neskak banatzeko baina beste neskak botila bat hartu zuen eta harekin jo zuen abeslari kanadarraren mutil-laguna eta Kim Kardashianen anai-ordea dena. Orduan. lau pertsona gehiago sartu ziren tartean.

Avril Lavignek adierazitakoaren arabera, bost pertsonak “arrazoirik gabe eraso” egin zioten. “Ez zen dibertigarria izan. Nire aurpegia izorratuta dago”, esan du. Artistak Twitter sare sozialean zabaldu du “begi bat ubelduta, sudurra odoletan, ilea zainetik kenduta eta arramazkaz eta ebakiz beteta” bukatu zuela.

Bertan zeudenek poliziari eta osasun zerbitzuei deitu zieten eta, Lavignen mutil-lagunak bera artatzerik nahi ez bazuen ere, azkenean erietxera jo behar izan zuen hainbat puntu jar ziezaieten.

Ez zen atxiloketarik izan eta, hotelera itzuli zirenean, ondorengoa twitteatu zuen Brodyk: “nire bizitzako maitearekin, Avril Lavignekin, gau bikaina ari naiz pasatzen. Zoriontsu naiz!”.  Bestalde, Avrilek argi utzi nahi izan du bera ez dagoela borroken alde: “Indarkeria ez da INOIZ ERE erantzun egokia ziaten”.

Justin Bieber, borroka batean

Los Angeleseko kaleetan gertatutako borroka baten pertsonaia nagusia izan da Justin Bieber. Hori erakusten duen bideo bat zabaldu dute Youtuben, eta bertan ikus dezakegu abeslaria mutil talde bati ostikoak eta bultzadak ematen, beste mutil batek banantzen dituen arte.

Gazteak mutil baten aurka egiten duela ikusten da bideoan eta espaloira botatzen du. Ondoren, beste baterengana joaten da eta indarkeriaz eraso egiten dio. Borroka hor amaitzen da eta ez da gehiago gertatzen, izan ere, “bullying”aren aurkako iragarki baten kanpainarako grabatutako agerraldi bat da Youtuben ikus daitekeen bideoa.

Irudi hauek Youtuben filtratu zituzten fikziozkoloak zirela jakinarazi baino lehen, eta ziur aski jarraitzaile askok ustekabe handia hartu zuten artista horrelako istilu batean ikustean.

Hala ere, Selena Gomez (bere bikotekidea) eta bere miloika jarraitzaileak lasai egon daitezke, irudi horiek “bullying”aren aurkako publizitate kanpaina baten irudiak dira eta.

Justin Bieber Street Fighting? por splashnews