Katy Perry: “Ez nagoela haurdun!”

Katy Perryk argi eta garbi esan du bera ez dagoela haurdun. AMA sarietan egindako agerraldian ohi baino gizenxeago agertu zen kantari estatubatuarra eta berehala haurdunaldiari buruzko zurrumurruak hedatu ziren.

Baina artistak ezetz esan du. “Labean daukadan gauza bakarra cheeseburger bat da“, esan du Perryk. Janari azkarreko jatetxeak oso gustuko dituela adierazi du eta, beraz, kilotxo batzuk hartu dituela. Baina azpimarratu egin nahi izan du ez duela oraingoz umerik espero.

Noizbait haurrik izango duela ere esan du, baina oraindik horretarako unea ez dela iritsi gaineratu du kantari gazteak. Artista 2010eko urrian ezkondu zen Russel Brand aktorearekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *