Tag Archives: laguntasuna

Rihanna eta Katy Perry, euren mutil-lagunen erruz aldenduta

Rihanna eta Katy Perry

Lehenagotik ere bagenekien Rihannaren mutilak bi artisten arteko erlazioa oztopatzen duela. Katy Perryk ez du inoiz gustuko izan bere lagunaren bikotekidea, eta ez du begi onez ikusten Rihanna eta Chris Brown berriro ere elkarrekin egotea. Baina gaurkoan egoera irauli egin dela dirudi, eta Rihanna da Katyren mutila, John Mayer, ikusmiran duena.

Bikote horrengandik gertu dagoen pertsona batek Star Magazine aldizkariari aitortu dionez, Katy hipokrita hutsa dela esan du Rihannak. Bere ustez, John Mayer mundu osoko pertsonarik gorrotagarrienetakoa da, eta ez du batere gustuko bere lagunarentzat.

Egia da John Mayer ez dela aurki daitekeen gizonik zintzoena, eta berak argi utzi du hori, baina Chris Brownekin alderatzea (Rihana jipoitu egiten zuen) gehiegitxo da, beharbada… Dena dela, espero dugu honek guztiak eragin handirik ez izatea bi artisten arteko harremanean.