Tag Archives: Robert Pattinson

Robert Pattinson eta Katy Perry, lagun minak baino gehiago?

Badirudi Kristen Stewart eta Robert Pattinson sagako aktoreek bertan behera utzi dutela elkarrekin zuten maitasun harremana. Ez da lehen aldia, baina, oraingoan, behin betiko erabakia omen da.

Hedabide askok eman dute albistearen berri. Antza denez, Pattinsonek etxetik alde egin du, bikotekidearekin zuen konfiantza erabat galdu eta gero. Izan ere, maitale ohiari mezuak bidaltzen harrapatu du Kristen Stewart. Ez dago, hortaz, atzera bueltarik!

Erabakiak eragindako saminari eta tristurari aurre egiteko, Katy Perry lagun minarengana jo du aktoreak, laguntza eske. Elkarrekin ikusi dituzte zenbait kazetarik, eta oso maitekor, gainera, Santa Barbara inguruan. Hori dela eta, lagun minak baino zerbait gehiago ez ote diren diote askok, azkenaldian. Bikote berria ote dago martxan? Adi egongo gara, Gaztean, azken ordukoen berri emateko!

Twilight

Katy Perry eta Robert Pattinson

Katy Perry eta Robert Pattinson

Robert Pattinson, emakumeekin paregabea!

Twilight filmeko banpiro erakargarriak Bel Ami oraindik estreinatu ez den lanean emakume andanarekin oheratu dela adierazi du, eta guztiak neska katxarroak direla. “Tonaka” neska izan dira, Robert Pattinsonen arabera.

Nerabeen idolo eta aktoreak esan duenez, pelikularen grabaketan emakume erakargarri ugari zeuden. Filmean parte hartu duten gainerako aktoreez aritu da Pattinson: “Christina Ricci, Uma Thurman,  Kristen Scott Thomas… Guztiekin oheratu naiz”.

George Duroy antzeztu du Bel Ami-n, pobreziatik irten eta gizarteko klase altuenetan sartzeko bere edertasuna erabiltzen duen gaztea. Britainiarrak Twilight filmeko Edward Cullen banpiroaren pertsonaiarekin batere antzik ez duen pertsonaia bat gorpuztu duela azaldu du: “Dirua lortzeko emakumeak erabiltzen dituen gizon bat interpretatu dut. Edwardek ez luke onartuko”.

Zer pentsatuko du Kristen Stewartek adierazpen horietaz?