Tag Archives: barbara goenaga

Barbara Goenaga, haurdun

Barbara Goenagak eta Borja Semperrek albiste onak dakartzate. Aktore gipuzkoarrak Diez minutos aldizkariari jakinarazi dionez, haurdun dago. Hala, bikoteak bigarren umea izango du elkarrekin. Goenaga, bere aldetik, Aranen ama da. Duela urte batzuk Oscar Jaenada aktorearekin izandako harremanetik jaio zen Aran. Gainera, Borjak Pablo izeneko haurra dauka (bere lehenengo emaztearekin izan zuen Pablo).

Bikoteak ez zeukan albistea emateko asmorik, baina haurdunaldiaren berria kuxkuxeroen ahotik atera baino lehen, nahiago izan dute haurdun daudela eta guztia bide onetik doala iragarri.

Lagun batzuren bitartez ezagutu zuten elkar 2014an, Donostian, baina hilabete batzuk geroago hasi zuten harremana. Hasiera batean askorentzat sorpresa izan zen Goenagaren eta Semperren arteko harremana, baina urteen joan-etorrian elkarrekin oso pozik daudela adierazi dute behin baino gehiagotan.

Haurdunaldiari dagokionez ere, “oso pozik” agertu da Goenkaleko aktore ohia.

Barbara Goenagaren eta Borja Semperren semea jaio da

goenaga_landa_foto610x342Bart jaio da Barbara Goenagaren eta Borja Semperren semea, Telmo. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, Donostian erditu da aurki Eskamak Kentzen telesailean ikusiko dugun aktore ezaguna.

2014aren amaieran hasi zuten harremana politikari gipuzkoarrak eta Barbara Goenagak, baina 2015eko apirilera arte ez zuten ofizialki iragarri.

Duela astebete zen jaiotzekoa haurra, baina egun batzuk atzeratu da erditzea.

Jakina da baita, Goenagak beste seme bat izan zuela, 2011ko otsailean, orduan bere bikotea zenarekin, alegia, Oscar Jaenada aktorearekin. Halaber, Semperrek beste seme bat du, aurretik zeukan bikotearen fruitu dena.

Barbara Goenaga euskal politikari batekin omen dabil

Argazkia: barbaragoenaga.com

Argazkia: barbaragoenaga.com

Aspaldi bukatu zen Barbara Goenagaren eta Oscar Jaenadaren arteko amodiozko istorioa, eta, dirudienez, maitasunari atea ireki dio berriro aktore donostiarrak.

Gainera, oraingo honetan ere, pertsonaia ezagun batek bete du Goenagaren bihotza.

Aspaldi zebilen gure artean zurrumurrua, eta gaur bertan ‘Dida’ saioan baieztatu ostean, Paparazzi blogera ekarri dugu albistea.

Nor da baina Barbara Goenagaren mutil-lagun berria?

Bada, hor nonbait zabaldu denez, Borja Semper Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidentearekin dabil Goenkalen ezagun egin zen aktore euskalduna.

Entzun hemen Karmele Izagirrek ‘Dida’ saioan harreman berri honi buruz kontatutakoa.