Tag Archives: aita

Egin al dizuete noizbait halako oparirik?

Beyoncé. Argazkia: Getty, Kevin Mazur.

Askok eta askok nahiko luketen oparia egin dio Beyoncek Jay-Z bere senarrari. Aitaren Eguna dela eta, hegazkin bat erosi dio, mundu osoan barrena bidaia egin dezan.

Bombardier Challenger 850 markako jet pribatua da, eta 40 milioi euro ordaindu ditu abeslari estatubatuarrak. 15 lagunentzako tokia izateaz gain, luxuzko altzariak eta osagaiak ditu, baita bi bainugela ere.

Opari berezi hori eginda, aita ezin hobea dela erakutsi nahi izan dio Beyoncek. Hala adierazi dio egunkari britainiar bati.

Justin Bieber-ek ez ditu aitatasun frogak egin beharko

Justin Bieber-ek arnasa har dezake lasai jada. Mariah Yeater-ek artistaren kontrako salaketa kendu du, kantari kanadarrak aitatasun frogak egiteko prest zegoela adierazi ostean. Izan ere, neskaren abokatuek hura defendatzen ez jarraitzeko erabakia hartu dute.

Yeater koartadarik, argudiorik eta abokaturik gabe gelditu da. Itxura denez, Bieber-en abokatuek auzi berri bat martxan jartzeko asmoa agertu zuten, artistaren kontra egindako baieztapen faltsuengatik.

Mariah Yeater duela egun batzuk egin zen ezagun Justin Bieber bere haurraren aita dela adierazi zuelako. Kantariaren aitatasunari buruzko albisteak, zurrumurruak eta txutxu-mutxuak berehala zabaldu ziren baina, oraingoz,  Selena Gomez haren neska-lagunak ez du larritzeko arrazoirik izango, ustezko seme-alabarik ez baitu artista gazteak.

Justin Bieber… aita da?

17 urte dauzka Justin Bieberrek eta Selena Gomez aktorearekin harremana dauka kanadarrak. Elkarrekin ondo daudela diote eta kantari gazteak adierazi du familia ugaria izan nahi duela. Tira, bada, itxura denez, lan horietan hasia da dagoeneko. Bieberrek San Diegoko neska bat utzi omen zuen haurdun eta hiru hilabeteko umea omen du.

Mariah Yeater du izena neskak eta Bieberri salaketa jarri dio haurra mantentzeko pentsioa eskatu nahi baitio. Kantariak DNA frogak egin beharko ditu orain baina bere abokatuek adierazi dute “difamazio” hutsa dela guztia.

Mariahk esan du 2010eko urriaren 25ean gertatu zela guztia, Bieberrek Los Angelesko Staples Centre ezagunean kontzertua eman ostean: “Justinek esan zuen nirekin larrua jo nahi zuela eta beretzat lehen aldia izango zela”.

Garai hartan, neskak 19 urte zeuzkan eta kantariak, berriz, 16. Gainera, Bieberrek preserbatiboa erabiltzeari uko egin omen zion. Eta, gainera, xehetasun gehiago ere kontatu omen dio hainbat aldizkariri: komunean egin omen zituzten egin beharreko lanak.

Hiru hilabeteko ume omen dauka Mariahk eta aita Justin bieber dela esan du. Orain auzia epaitegietan da eta artistaren abokatuak eta bozeramaileak informazio horiek gezurtatu nahian dabiltza. DNA frogek erakutsiko dute egia.