Tag Archives: Elsa Pataky

Elsa Patakyk bikiak espero ditu

Urrezko Globoen sari-banaketan ikusi ahal izan genuen azken aldiz Elsa Patakyk eta Chris Hemsworthek osatutako bikote ospetsua. Haurdun dagoela bagenekien, baina ez bikiak espero dituztela. Udaberrian, beraz, bi senide gehiago izango ditu India Rose txikiak, eta familia ugaria izango dira.

Hilabete gutxi barru gertatuko dena ikusita, etxe berria erosi dute bi aktoreek Los Angelesen, Malibun. Bost logela eta sei komun ditu etxeak, 600 metro karratutan, eta Paul Hogan aktoreak saldu die.

Lan-proiektuei dagokienez, Mody Dick nobelan oinarritutako pelikula grabatzen aritu da Chris Hemsworth Kanariar Uharteetan. Han izan dira Elsa Pataky emaztea eta India Rose alaba zenbait aste pasatzen.

Elsa Pataky eta Chris Hemsworth

Elsa Pataky eta Chris Hemsworth

Elsa Pataky haurdun dago

Chris Hemsworth eta Elsa Pataky aktoreek bigarren umea izango dute 2014ean. 2012ko maiatzean jaio zen Londresen bikotearen lehen haurra, India Rose. Beraz, familia ugaritzea erabaki dute, eta albistea baieztatu dute ¡Hola! aldizkarian.

Antza denez, haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan dago aktorea, eta ez dakite neska ala mutila den, oraindik. Orain dela gutxi aitatasunaren inguruan galdetu eta gero, Hemsworthek ez zuen argi utzi beste haur bat izango ote zuten ala ez. Zurrumurrua baieztatu egin dute orain.

La Gomera uhartean daude une honetan hirurak. Izan ere, Chris Hemsworth In The Hearth of the sea pelikula filmatzen ari da. Proiektua Moby Dick eleberrian oinarrituta dago, eta Ron Howardek zuzenduko du.

Elsa Pataky eta Chris Hemsworth. Argazkia: Vanitatis

Elsa Pataky eta Chris Hemsworth. Argazkia: Vanitatis

Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira!

Zurrumurru ugari entzun ditugu azkenaldian Liam Hemsworthen eta Miley Cyrusen inguruan. Martxoan komunikabide ugarik argitaratu zuten bikote gaztea ezkontzekotan zegoela, baina abeslariak berehala ezeztatu zuen informazio hori sare-sozialetako bere profilen bitartez.

Oraingoan, albistea egiaztatuta dago: hiru urteko harremanaren ondoren, Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira. Cyrusek berak aitortu du informazioa Twitterreko bere profilean.

Dirudienez maiatzaren 31an eskatu zion The Hunger Games pelikulako aktoreak neska-lagunari berarekin ezkontzeko, 3,5 kilateko diamante batekin, eta honek baietz erantzun zion.

Oso gazteak diren arren (22 urte ditu Hemsworthek eta 19 Cyrusek) laster ezkontzeko asmoa dute bikotekideek. Horren ondorioz, Elsa Patakyren koinata izango da Cyrus, aktore espainiarra Chris Hemsworthekin, Liamen anaiarekin, ezkonduta baitago.

Elsa Pataky haurdun dago

Urte bat bete da Elsa Pataky eta Chris Hemsworth aktore australiarrarekin ezkondu zenetik eta ‘Hola’ aldizkariari emandako elkarrizketa esklusiboan iragarri du haurdun dagoela.

35 urteko aktorea Los Angelesen bizi da eta, baieztatu berri duenez, bera eta senarra zoriontsu daude albistearekin. Udaberrian jaioko da bikotearen lehen haurra. “Berdin zaigu neska edo mutila izan, osasuntsu etor dadila” esan du artistak eta, gaineratu duenez, ez dute jakin nahi zer izango den.

Patakik betidanik nahi izan du familia osatu eta, orain, “pertsona egokia” alboan duelako hartu omen du erabakia.

Aldizkari ezagunari emandako elkarrizketan ez da Chris Hemsworth agertu, ezkontza zela eta emandako esklusiban egin zuen moduan.  Bikotearen argazki askorik ere ez dago, australiarrak ez baitu gustuko horrelako kontuetan ibiltzea. Hori dela eta, askotan jarri da zalantzan bikotearen arteko maitasun harremana. Hori bai, aste honetan, en sari-banaketan elkarrekin agertu ziren eta jendearen zurrumurruak isilarazi zituzten.