Amorebieta futbol-jokalariaren ezkontza, Lekeition

AMOREBIETAGazteak jakin ahal izan duenez, zuri-gorriz jantziko da Lekeitio larunbatean. Izan ere, Fernando Amorebieta futbol-jokalari ezagunak Bizkaiko kostaldea aukeratu du ezkontzeko. Zeremonia pribatua izango omen da. Horregatik, Lekeitioko sarreran dagoen Zubieta Jauregian ezkonduko da bikotea. Ez dira beraz, udaletxetik edo elizatik pasatuko.

Futbolean behin baino gehiagotan jarrera polemikoa erakutsi duen jokalaria bada ere, oraingoan zuhurtziaz jokatu nahi duela dirudi. Aitzitik, herri txiki batean ezkontzea garesti aterako zaio, dagoeneko herritarrak larunbateko ospakizunaren inguruan kuxkuxean baitabiltza.

Egun, Amorebietak Ingalaterrako Fulham Football Club taldean jokatzen duen arren, antza denez, Athleticeko jokalari gehienak gonbidatu ditu ezkontzara.

Oraingoz, Gaztean ez dugu informazio gehiagorik, baina parranda luzatuz gero, litekeena da larunbat goizaldean futbolari ezagunen bat Lekeitioko tabernetatik ibiltzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *