Tag Archives: futbolariak

Cesar Azpilicueta euskal futbolaria ezkondu egingo da

azpilicuetaCesar Azpilicueta, Chelsea futbol-taldeko jokalari euskalduna, ezkondu egingo da. Ekainaren 20an izango da ezteia Iruñean. Betidanik izan duen neska-lagunarekin ezkonduko da: Adriana Guerendiainekin, hain zuzen.

Litekeena da zeremonian Ingalaterrako aipatu taldeko jokalariak egotea; besteak beste, Cesc Fabregas. Dena den, badirudi ezkontza nahiko intimoa izango dela, nahiz eta oraingoz ez duten ekaineko hitzorduari buruzko xehetasun gehiagorik eman.

2014ko martxoaren 31n aita izan zen Azpilicueta. Bikoteare alabak, Martinak, urtetxo bat du, beraz.

Athletic vs. Reala

amorebieta

Twitter, Fernando Amorebieta

Euskal derbia dugu protagonista gaurkoan txumutxuen blogean, baina futbolaz hitz egin beharrean, moda kontuez arituko gara.

Duela astebete Amorebieta futbolariaren ezkontzaren berri eman genizuen. Larunbatean Lekeition ezkondu zen Athleticeko jokalari ohia. Egun berean, Realeko eskuin hegalean jokatzen duen Carlos Martinez gaztearen ezkontza izan zen Zumarragan.

Zeremonia galantak izan ziren biak, gorbatak, trajeak, soineko dotoreak eta harribitxiak nonahi ikusi genituen, eta futbolaren munduko aurpegi ezagunenek ere ez zuten hutsik egin aipatutako bi hitzorduetara.

Lekeitiok, Llorente, Aduriz, Toquero, Etxeberria, Iraola, Munian eta beste hainbat futbolariren bisita jaso zuen. Txuri-urdinen artean, berriz, besteak beste, Agirretxek, De la Bellak, Ansotegik, Prietok eta Jagoba Arrasate taldeko entrenatzaileak hartu zuten protagonismoa, Zumarraga inguruan.

Horretaz aparte, informazio gutxi dugu bi ezkontzen inguruan, baina, “irudi batek mila hitz baino gehiago” balio du esamoldeari eutsiz, argazkietan oinarrituko gara zein ongi pasatu zuten jakiteko.

Athleticekoek sare sozialak hautatu zituzten, Zubieta Jauregian jazotzen ari zenari jarraipena egiteko, eta batek baino gehiagok Instagram eta antzeko atarietara igo zituzten argazkiak. Realekoek, ostera, komunikabideen arreta eurenganatu zuten, eta ordu batzutara, ezkontzaren bideoa aireratu zuen Goierriko Hitzak.

Hasieran esan bezala, euskal debiari egingo diogu, beraz, gaurkoan tokia, eta galdera erreza eta sinplea luzatu nahi diegu irakurle guztiei. Nortzuk zeuden dotoreago? Hau da, bietatik zein ezkontzak erakutsi zuen glamour gehiago?

Utzi zuen iruzkinak!

Gerard Piquek 40.000 euro irabazi ditu pokerrera jolasten

Gerard Piquék futbolera jolastuz dirua irabazten du, eta ez dakigu soldata jaitsi dioten ala ez, baina beste modu batera dirua irabazten hasi da kirolaria. Izan ere, Bartzelonan ospatutako poker txapelketa europear batean parte hartu zuen eta diru kopuru handia lortu zuen.

Denok dakigu Piquéri oso ondo ematen zaiola futbolera jolastea, baina pokerrera jolastea ere ez zaio inolaz ere gaizki ematen. Futbol jokalaria beste bost jokalariren ondoan egon zen hainbat ordu, eta hirugarren geratu zen, 40.900 euroko botea irabaziz.

Eguzkitarako betaurrekoak eta bere belarriak estaltzen zituen kaskoak jantzita azaldu zen futbol jokalaria txapelketara. Pokerrera jolasten direnak horrela jantzi izan ohi dira, beste jokalariek jartzen duten aurpegia ikus ez dezaten, eta Piqué horrela agertzea harrigarria izan zen arren, benetako profesional bat bezala jantzi zen. Gazteak 5.000 euro ordaindu zituen mahaian esertzeko, eta dirudienez, bere janzkera eraginkorra izan zen, bere poltsikoak bete egin ziren eta.

Ez dakigu jolasten ari zen bitartean Shakira bere neska-lagunaren abestiak entzuten ari zen ala ez, baina, horrela izanez gero, zorte handia eman ziola argi dago.