Tag Archives: pamela anderson

Pamela Anderson, 12 urterekin bortxatua

pamelaIngurugiroa eta pertsonen zein animalien eskubideak babestea helburu duen erakundea aurkeztu du aste honetan Pamela Anderson aktoreak Cannesen egindako ekitaldi batean, eta adierazpen benetan gogorrak egin zituen, haurtzaroan bizitakoari buruz mintzatu zenean.

“Nire haurtzaroa ez zen erreza izan. Gurasoen maitasuna eduki nuen arren, zaintzaile batek gehiegikeriak egin zizkidan”, esan zuen 46 urteko aktoreak.

“Hamabi urte nituenean, lagun baten etxera joan nintzen eta haren anaiak backgammonean jolasten erakutsiko zidala esan zidan. Jarraian, bizkarrean masajea ematen hasi zen, eta azkenean bortxatu egin ninduen. Hortaz, nire estreinako harreman heterosexuala 12 urterekin izan nuen. Berak 25 urte zeuzkan”, erantsi zuen.

Guzti hori gutxi ez, eta handik gutxira, ikaskide bati sei lagunen artean ni bortxatzea ideia ona iruditu zitzaion, eta hala egin zuten. Mundutik desagertu nahi izan nuen orduan”. Andersonen adierazpenek aho zabalik utzi zituzten ekitaldiko gonbidatuak. Pamelaren jarrera oso ausarta zela, eta halakorik espero ez zutela aitortu zuen batek.

Ekitaldia baino ordu batzuk lehenago, Facebook bidez, oso pozik zegoela adierazi zuen: “Cannes maite dut. Zoriontsu nago, nire familiarekin batera, hemen egoteko aukera dudalako. Gainera, orain arte ametsa zena errealitate bihurtu da; alegia, nire izenarekin erakunde bat sortzea. Hau da bizitza ona, planetako arlo zaurgarrienak babesteko, eta horiek babesteaz arduratzen direnei babesa eskaintzeko dirua lortzeko aukera izatea”, idatzi zuen.