Tag Archives: carlos martinez

Athletic vs. Reala

amorebieta

Twitter, Fernando Amorebieta

Euskal derbia dugu protagonista gaurkoan txumutxuen blogean, baina futbolaz hitz egin beharrean, moda kontuez arituko gara.

Duela astebete Amorebieta futbolariaren ezkontzaren berri eman genizuen. Larunbatean Lekeition ezkondu zen Athleticeko jokalari ohia. Egun berean, Realeko eskuin hegalean jokatzen duen Carlos Martinez gaztearen ezkontza izan zen Zumarragan.

Zeremonia galantak izan ziren biak, gorbatak, trajeak, soineko dotoreak eta harribitxiak nonahi ikusi genituen, eta futbolaren munduko aurpegi ezagunenek ere ez zuten hutsik egin aipatutako bi hitzorduetara.

Lekeitiok, Llorente, Aduriz, Toquero, Etxeberria, Iraola, Munian eta beste hainbat futbolariren bisita jaso zuen. Txuri-urdinen artean, berriz, besteak beste, Agirretxek, De la Bellak, Ansotegik, Prietok eta Jagoba Arrasate taldeko entrenatzaileak hartu zuten protagonismoa, Zumarraga inguruan.

Horretaz aparte, informazio gutxi dugu bi ezkontzen inguruan, baina, “irudi batek mila hitz baino gehiago” balio du esamoldeari eutsiz, argazkietan oinarrituko gara zein ongi pasatu zuten jakiteko.

Athleticekoek sare sozialak hautatu zituzten, Zubieta Jauregian jazotzen ari zenari jarraipena egiteko, eta batek baino gehiagok Instagram eta antzeko atarietara igo zituzten argazkiak. Realekoek, ostera, komunikabideen arreta eurenganatu zuten, eta ordu batzutara, ezkontzaren bideoa aireratu zuen Goierriko Hitzak.

Hasieran esan bezala, euskal debiari egingo diogu, beraz, gaurkoan tokia, eta galdera erreza eta sinplea luzatu nahi diegu irakurle guztiei. Nortzuk zeuden dotoreago? Hau da, bietatik zein ezkontzak erakutsi zuen glamour gehiago?

Utzi zuen iruzkinak!