Leire Martinezen ezkontza, hurbil

leireAste honetan bi ezkontza iragarri ditugu. Alde batetik, Amorebieta Athleticeko jokalari ohia ezkonduko dela eman genuen jakitera ostegunean, eta gaurkoan La Oreja de Van Gogh taldeko Leire Martinez dugu protagonista.

Errenteriako gaztea eta Jacobo Bustamante malagarra Donostian ezkonduko omen dira, urriaren 18an, El Mundo egunkariak iragarri duenez.

Duela gutxi New Yorkera egindako bidaia aprobetxatuz, ezkontzeko eskatu zion andaluziarrak Leire Martinezi.

Antonio Velazquezekin zeukan harremana hautsi ostean, Jacobo ezagutu zuen Madrilen Leirek. Urrian izan zen, hain zuzen, elkar ezagutzen hasi zirenean, eta dirudienez, berehala biztu zen maite-garra. Harrezkero, banaezina bihurtu da bikotea, eta apirilean ezkontzeko eskatu zion Jacobok.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *