Shakira, haurdun?

Shakira eta Gerard Piqué. Argazkia: Getty

Shakiraren ustezko haurdunaldiaren inguruko zurrumurruak bolo-bolo dabiltza sarean azkenaldian. Orain arte, ordea, ez du inork albistea baieztatu, ezta ezeztatu ere.

Zalantza horren aurrean, abeslari kolonbiarraren aitak zur eta lur utzi ditu hedabideak. Izan ere, nahasmena eragin dute Kolonbiako telebistako saio ezagun batean egin duen adierazpenek. Haurdunaldiaren baieztapen ofiziala laster egitea espero duela esan du, eta, hitz horiek erabilita, zurrumurrua egiaztatu duela ulertu dute askok.

Aitzitik, esandakoa gaizki ulertu dugula esan du ondoren argitaratu duen agirian. Ez omen du bere alaba haurdun dagoela baieztatu, hala izatea nahiko lukeela baizik. Hau da hau nahasmena! Kontuak kontu, denborak baino ez digu egia erakutsiko!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *