Shakira eta Pique lehen urteurrena ospatzen ari dira Parisen

Modako bikotea osatzen dute Shakira kantari kolonbiarrak eta Pique futbolari katalanak. Eta, agian azkar pasa zaigu, baina urte bat bete da bikote honen maitasuna sortu zenetik. Eta zein da horrelako urteurren bat ospatzeko leku onena? Maitasunaren hiria, Paris. Bertan izan dira egunotan eta eskutik helduta Frantziako hiriburuko kaleetan ibili dira, kantariak duela pare bat egun Bercy estadioan emandako kontzertuaren ostean egun batzuk hartu elkarrekin egoteko.

Duela urtebete Ibizako hotel batetik ateratzen harrapatu zituzten argazkilariek. Orduan, gezurtatu egin zuten albistea. Shakirak “waka-zurrumurru” bat besterik ez zela adierazi zuen. Baina denborak bere lekuan jarri ditu gauzak eta, orain, une honetan prentsa arrosaren munduan den bikote melatsuena osatzen dute, elkarrekiko maitasun adierazpen etengabeak egiten baitituzte.

Zorionak eta urte askotarako Shakira eta Pique!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *