Tag Archives: krisia

Kylie Minogue eta Andres Velencosoren artekoa, kolokan?

Kylie Minogue eta Andres Velencoso. Argazkia: yahoo

Kylie Minogue eta Andres Velencoso. Argazkia: yahoo

Azken boladan hedadutako zenbait daturen arabera, Kylie Minogue eta Andres Velencosoren arteko harremana kolokan dago. Zergatik? Antza denez, abeslari australiarra bakarrik joan da oporretara Italiara, Portofino herrira, eta jarrera serioa erakutsi du. Bestalde, modelo kataluniarrak Ursula Corbero aktorearekin oso harreman estua duela zabaldu da.

Beraz, badirudi bikotea ez dela une gozoak igarotzen ari. Izan ere, krisian daudela dioten zurrumurruak argitaratu diren bakoitzean, ezeztatu egin dute albistea; orain, ordea, ez batak ez besteak ez du ezer esan.

Maiatzean ikusi genituen batera azkenekoz, Canneseko zinemaldian. 2008an ekin zioten amodiozko istorio horri, Parisen ospatutako festa batean elkar ezagutu ondoren. Amaitu egin ote zaie maitasuna? Denborak soilik emango digu erantzuna.

Shakira eta Pique, krisi zurrumurruak isilarazi nahian

Atzo berehala zabaldu zen Shakiraren eta Piqueren arteko adar kontuei eta krisiari buruzko zurrumurrua eta, hori errotik moztu nahian, kolonbiarraren prentsa arduradun Rodrigo Beltranek gezurtatu egin zuen guztia: “faltsua da guztia, elkarrekin daude eta oso ondo, gainera”.

Ondoren, Shakirak berak Twitter sare soziala erabili zuen albistea, zeharka bada ere, isilarazteko: “Zorte on Espainiako selekzioari eta nire 3 zenbakiari, @gerardpique ri. Shak”.

Kulebroiaren kapitulu gehiago iritsiko ote zaizkigu?