Tag Archives: jaiotza

Shakiraren eta Piqueren semea jaio da

UNICEFShakira abeslariaren eta Gerard Piqué Bartzelonako futbol-jokalariaren semea jaio da bart Kataluniako hiriburuko Teknon ospitalean.

Zesarea bidez erditu zen Shakira 22:00ak jota, ospitalean hiru ordu egon ostean.

Sacha izena jarri diote semeari, eta hiru kilo pisatu ditu.

Duela astebete Unicef Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko baby showerra antolatu zuen bikoteak. Horixe bera egin zuten Milan (bikotearen lehendabiziko semea) jaio aurretik. Hori horrela, ongintzazko oparien zerrenda argitaratu zuten, diru-laguntzak jasotzeko asmoarekin.

Besteak beste, poliomielitisaren eta elgorriaren kontrako txertoak, haurrentzako arropak eta lehen sorospenetarako botikinak eskatu zituzten.

Bitxikeriak

Ebakuntza-gelan emakumeak soilik nahi zituen Shakirak, zirujau plastikoa salbu.

 

 

Jaio da Halle Berry eta Olivier Martinezen haurra

Halle Berry eta Olivier Martinez

Halle Berry eta Olivier Martinez

Halle Berry aktorea ama izan da bigarren aldiz. Joan den larunbatean jaio zen umea Los Angelesen. Jaioberria mutila da, eta Maceo izena jarri diote. Aktore eta modelo ospetsuaren bigarren haurra da. Lehena Gabriel Aubry kanadiarrarekin izan zuen orain dela bost urte: Nahla.

2010ean hasi zuten harremana bi aktoreek, eta udan ezkondu ziren Frantzian, Dark Tide pelikulan elkarrekin lan egin ostean. Azken unera artea bizimodu normala egin dute Los Angelesen. Zenbait iturrik adierazi dutenez, Halle Berry Los Angelesko jatetxe batean bazkaltzen ikusi zuten lagun batekin, haurra jaio baino 24 ordu lehenago.

Laura Pausini ama izan da

Bere webgunean iragarri du abeslariak amatasuna. Argazkia: laurapausini.com

Bere webgunean iragarri du abeslariak amatasuna. Argazkia: laurapausini.com

Laura Pausini eta Paolo Carta, bere bikotekidea, guraso izan berri dira. Paola izena jarri diote lehen alaba duten honi, euren bi izenak elkartuta lortzen den izena.

Bere webgunean iragarri du 38 urteko abeslariak amatasuna. Sabelaren argazkia zintzilikatu du, gainean “Paola” izena eta jaiotzaren eguna jarrita dituela. Argazkiarekin batera, berria: “Paolok eta nik pozik iragartzen dizuegu gure txikiajaio dela. Bere izena gure izenen bat-egitea eta gure maitasunaren ikurra da“.

Facebooken esan duenez, otsaila zorte oneko hilabetea du italiarrak. Izan ere, 1993ko otsailean San Remoko kantu jaialdia irabazi zuen, eta 2006an Grammy sari bat eskuratu zuen hilabete honetan bertan.