Tag Archives: marta sanchez

Marta Sanchez eta Hugo Castejon, elkarrekin, berriz

Marta Sanchez eta Hugo Castejon. Argazkia: Reuters.

Joan den astean elkarren arteko harremana eten zutela iragarri genuen arren, Marta Sanchez eta Hugo Castejon adiskidetu egin dira. Antza denez, hainbat aste bananduta igaro ostean, hitzordua jarri zuten, bien artekoaz lasai mintzatzeko.

Elkarrizketa horren ondorioz, arazoei aurre egin eta harremanari berriro ekitea erabaki zuten. Orduz gero, elkarrekin ikusi dituzte Madrilen, zoriontsu. Zenbait hedabidek adierazi dutenaren arabera, gainera, Martaren etxean lo egiten ere izan da Hugo, dagoeneko.

Halaber, litekeena da Ibizara bidaia egitea, berri ona ospatzeko. Izan ere, uharte horretan ezagutu zuten elkar, 2010eko udan, eta oso oroitzapen onak dituzte.

Marta Sanchez eta Hugo Castejon ez daude elkarrekin

Marta Sanchez eta Hugo Castejon. Argazkia: Vanitatis

Aspaldian zurrumurru ugari entzun ditugun arren, abeslari madrildarrak ez du, orain arte, albistea baieztatu. Antza denez, Alejandro Sanzek Madrilen emandako kontzertuan eman zien bere lagunei gertatutakoaren berri Marta Sanchezek.

Litekeena da, gainera, Hugo Castejonek dagoeneko neska-lagun berria izatea. Hala argitaratu du ABC egunkariak. Oraingoz, ordea, ez dugu ustezko harreman horren argazki edo irudirik ikusi.

Ia bi urte iraun du harremanak, 2010eko irailean elkarrekin agertu zirenez gero. Zeresan handia eman zuten, Marta Sanchez orduan banandu baitzen, hamar urte Jesus Cabanas ekoizlearekin ezkonduta egon eta gero.