2012an, amodioa gora eta behera

Taylor Swift

2012a agurtu berri dugu, eta ez dira gutxi izan urte honek utzi dizkigun maitasun istorioak. Urteko lehen aste honetan, ikus dezagun zer utzi duen atzean Kupidok.

Shakira eta Piquerena izan da beharbada harreman ospetsuenetakoa. Dagoeneko lehen semearen zain dago bikotea, eta berehala izango dute etxean. Kristen Stewart eta Robert Pattisonek ere txutxu-mutxu asko sortu dituzte aurten. Kristenek adarrak jarri zizkion bere mutil-lagunari, eta ordutik harremana hausten eta berrartzen egon dira biak. Badirudi oraingoan benetako aukera eman diotela bien artekoari.

Rihannak ere bigarren aukera eman dio Chris Browni, honek Barbadoseko artista jipoitu ostean. Justin Bieberrek eta Selena Gomezek ere bertan behera utzi dute euren harremana, eta Taylor Swiftek (modako artista bilakatu da aurten) Connor Kennedy utzi du eta Harry Stiles (One Direction taldeko partaidea) du orain bikotekide.

Baina dena ez dira ezbeharrak izan 2012an. Harremana sendotu eta ezkontzea erabaki dute beste bikotekide askok; Blake Livelyk (Gossip Girl) eta Ryan Reynoldsek, adibidez. Justin Timberlake eta Jessica Biel senar-emazteak dira jada, eta Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ere ezkontzekoak dira.

Zer ekarriko ote digu 2013ak maitasun kontuetan?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *