Marta Sanchez eta Hugo Castejon, elkarrekin, berriz

Marta Sanchez eta Hugo Castejon. Argazkia: Reuters.

Joan den astean elkarren arteko harremana eten zutela iragarri genuen arren, Marta Sanchez eta Hugo Castejon adiskidetu egin dira. Antza denez, hainbat aste bananduta igaro ostean, hitzordua jarri zuten, bien artekoaz lasai mintzatzeko.

Elkarrizketa horren ondorioz, arazoei aurre egin eta harremanari berriro ekitea erabaki zuten. Orduz gero, elkarrekin ikusi dituzte Madrilen, zoriontsu. Zenbait hedabidek adierazi dutenaren arabera, gainera, Martaren etxean lo egiten ere izan da Hugo, dagoeneko.

Halaber, litekeena da Ibizara bidaia egitea, berri ona ospatzeko. Izan ere, uharte horretan ezagutu zuten elkar, 2010eko udan, eta oso oroitzapen onak dituzte.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *