Justin Bieber eta Selena Gomez, amodioa ala txantxa?

Elkarrekin daude, bai ala ez? Ez dakigu erantzun zehatzik lortuko ote dugun, baina azkenaldian “bikote” horren inguruan entzundakoak laburbilduko ditugu, ea norbaitek ondorio garbirik ateratzen duen.

2014. urtea hasi bezain laster, Selena Gomezek Justin Bieberrekin zuen harremana bertan behera uztea erabaki zuen, ez zituelako idolo gazteak droga eta alkoholarekin zituen arazoak jasaten.

Orduz gero, istorioak atal ugari izan ditu. Lehenik eta behin, Justin utzi eta gero, pairatzen ari zen arazo psikologikoei aurre egiteko klinika batean sartu zen Selena. Abeslari kanadiarra, bestalde, liskarrez liskar ibili zen.

Orain, ordea, badirudi bikoteak egoerari buelta eman eta maitasun istorioari berriz ekin diola. Izan ere, hipotesi hori agerian uzten duten argazki eta bideo ugari elkarbanatu dituzte sare sozialetan, baina, hori bai, ezer baieztatu gabe. Gainera, hainbat hedabidek argitaratu dutenaren arabera, batera ikusi zituzten joan den astean Toronton.

Zer deritzozue zuek, nola amaituko ote da maitasun istorio amaigabe hau?

Justin Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: EFE

Justin Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: EFE

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *