“Etxe Zurian mozkortzea” atsegin du Scarlett Johanssonek

Ez da modaz pasatzen Hollywoodeko ilehoririk ederrena. Gainera, denen ahotan jartzea lortzen du bere adierazpen eta amodio kontuekin. Blake Livelyrenganako jeloskortasuna dela, Ryan Reynolds maite duela… Oraingo honetan,  Scarletten adierazpenek Washington dute jomuga.

Hasteko, Hugh Jackmanekin txoratuta dago, izan ere, aktoreak enkantean 23.000 euro inguru ordaindu ditu mutilaren bustitako kamiseta bategatik. Diru guztia karitateko ekintzetan erabiliko dute behintzat.

Ez dakigu Jackamen izardiaren usainak eragindako lilura egoerarengatik izango den baina Scarlettek badirudi kontrola galdu duela. “Etxe Zuriko afarian mozkortzea” gustatuko litzaiokeela adierazi du. Aktorearen esanetan, ez du nahi dantzaldi horretan zeharo engaiatzea.

“Mozkortzeko eta barregarri geratzeko itxaroten ari naiz”, esan du txantxetan. “Senatari errepublikarra da ondo jokatu beharra duena”. Aurreko udaberrian ere Etxe Zurian afaltzera gonbidatu zuten Johansson eta Sean Penn orduko mutil-lagunarekin azaldu zen. Lekuko batek dioenez, afaria etiketakoa izan arren, aktoreak “Pennen altzoan jarrita pasatu zuen gau osoa”.

Laster ikusiko dugu zein den aktorearen jokaera Etxe Zurian. Bere eskandalu eta komunikabideetako agerpenek, film oso bat egiteko balio dute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *