Birtney Spearsek ezkon-hitzeko festa zaurituta amaitu du

Gaua “bizitzako magikoenetakoa” bezala definitu duen arren, Britney Spearsek hankan zaurituta eta ez hain erakargarri amaitu zuen. Argazkiei begiratuz, badirudi diskoteka gudu-zelai bihurtu zela.

Britneyk eta Jason Trawickek bazuten zer ospatu. Gizonak 40 urte betetzen zituen eta ezkontzeko proposamena egin zion abeslariari; Las Vegaseko diskoteka ospetsuenetako batean parranda egiteko aitzakia ederra.

Guztia glamour eta sofistikazio handiarekin hasi zen. Bikotea zoriontsu eta alai zela begi bistakoa da.

Dena dela, ospakizunaren ostean, trago batzuen eta dantza askoren ondoren, perfekziorik ez zen jada. Britneyren makillajea eta orrazkera desagertu egin ziren, eta ikusi ohi ez dugun aurpegiera erakutsi zigun.

Janzkeran ere aldaketak jasan zituen. Abeslariak soineko motzari gizonezkoen jaka bat gehitu zion, ziurrenik gizon prestu batek utzitakoa. Denok dakigu gaueko hotzak kalte egiten diela izarrei.

Hala ere, parrandaren ostean Britney ikustean gehien harritu gintuena bere ezkerreko hanka izan zen. Zauri bat zeukan oin-bular inguruan; zer gertatuko ote zitzaion?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *