Ezkontza haizeak jo ditu Justin Timberlake eta Dani Martín

Aurrekoan banandutako bikote ospetsuen inguruan aritu ginen. Denak ez dira berri txarrak, ordea. Badirudi hainbeste banantzeren erdian gelditzen direla ezkontzean pentsatzen duten erromantiko gutxi batzuk.

Izan ere, zurrumurruek diote Dani Martín Huga Rey bikotekidearekin ezkontzekotan dela. Bi urteko harremanaren ostean, eraztuna jartzeko prest daudela dirudi. Hori bai, ezkontza apala izango da, etxeko eta lagun kuttunekin egindakoa; inoiz ez baitute nabarmentzeko grinarik izan.

Zurrumurruen arabera, hurrengo urteko uztaila da aukeratu duten garaia; eta lekua, berriz, Toledoko jauregi bat, Griñoneko markesarena, hain zuzen ere.

Ezkontzen zaigun beste bat Jutin Timberlake da. Abeslariak Jessica Biel neskalagun ederrari ezkon-hitza emanda omen dauka. Twitter bidez zabaldu dira zurrumurruak eta oraindik baieztatuta ez dagoen arren, egia izateko itxura guztia du. Proposamena Wyomingen (AEB) egin omen dio, bikotea oporrak pasatzen dago bertan eta.

Zorionak denei! Hala ere, horrelako neska eta mutil katxarroak merkatutik kanpo geratzea pena handia da…

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *