Sinead O’Connor: ezkondu eta banatu, biak bat

Abuztuan, Sinead O’Connor abeslari irlandarraren web orrian, harrituta irakurri genuen bere printze urdinak bete behar lituzkeen baldintzen zerrenda. Arrakasta izan zuela argi dago, orain dela gutxi Las Vegasen ezkondu egin zen eta.

Barry Herridge deitzen da gizona eta banandu dira jada. Abeslariarekin ezkonduta 18 egun besterik ez du iraun! Charlie Sheenen parranda batzuek gehiago irauten dute eta!

18 egun horiek Kim Kardashianen eta Kris Humphriesen artekoak iraun zuen 72 egunei alde nabarmena atera diete. Izan ere, O’Connorrek bizitzak daraman abiadurarekin, 72 egunetan beste gizon bat ezagutu dezake, ezkondu, ezkon bidaian Patagoniara joan, Eraztunen Jaunaren trilogia osoa ikusi eta banandu… behin baino gehiagotan. Eroturik daude ospetsu horiek!

Espero dugu Kardashianek bere errekorrari estimazio handirik ez izatea eta O’Connorrena gainditzen ez saiatzea… Beno, saiatzen bada ere dibertsioa ziurtatuta daukagu!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *