Jennifer Lopez eta Marc Anthony, berriro elkarrekin?

Jennifer Lopez eta Marc Anthony orain dela hilabete batzuk banandu ziren, eta horren ondorioz, komunikabideek hizpide izan dituzte. Oraingoan, bikoteak hausnartzeko denbora izan duela eta berriro familia zoriontsu bat osatzeko asmoz elkartzekotan dabiltzala diote.

Bikoteak bakarrik daki zeintzuk izan ziren banaketaren arrazoiak, ez zuten gaiari buruzko inolako xehetasunik eman eta. Eta horrek banaketaren inguruko zurrumurru ugari piztu zituen.

Lopezen eta Anthonyren hurbileko iturri batek Star aldizkariari esandakoaren arabera, “harremana berreskuratzeko saiakera handia egiten ari dira”. Gainera, bikotearen beste lagun batek Jenniferrek oraindik ez duela dibortziatu nahi esan du, oraindik gauzak konpontzea posible dela pentsatzen duelako.

Bitxia da, baina zurrumurru hauek zabaldu direnean Marc Anthony Kosta Rikan ikusi dute festa batean. Azken aldian gutxitan ikusi ahal izan dugu abeslaria, eta beti agertoki gainean izan da. Baina, oraingoan, parranda giroan ikusi dute artista.

Prentsa estatubatuarraren arabera, Anthonyk urriaren 23an Limonera bidaiatu zuen hegazkin pribatuan. Komunikabide batzuek Marc ‘¡Que viva!The Choisen!’ programa (Lopezekin ekoizten duen saioa) promozionatzera joan dela diote, baina TMZ aldizkariak argitaratu duenez, hori baino zerbait gehiago egin zuen.

Banandu zirenetik zurrumurruak ugariak izan dira, eta horrela izaten jarraitzen du. Orain, ordea, bi zurrumurru hauek aldi berean zabaltzean, zein izango da bikotearen egoera une hauetan? Berriro elkartzekotan dabiltza ala bakoitzak bere bidearekin jarraituko du?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *