Tag Archives: filtrazioak

Madonna, biluzik

Duela aste batzuk Scarlett Johanssonen eta Mila Kunnisen argazkiak filtratu zituzten, eta mundu osoan zabaldu ziren. Orain, biluzik agertzen den beste famatu baten argazkiak ari dira zabaltzen, Madonnarenak.

Irudi hauetan artista ez da itxura onarekin agertzen, izan ere, makillajerik gabe eta pelukarekin ikus dezakegu. Gainera, kuleroak aldatzen agertzen da argazki horietan. Dirudienez, ustekabean harrapatu zuten abeslaria, eta modu horretan, zaila da itxura onarekin agertzea.

Hala ere, Madonnaren adina kontuan izanda, gorputz ezin hobearekin agertzen dela azpimarratu beharra dago: bular tenteak, sabel laua, eta gorputz-adar sendoak.

Duela bi urte Dolce & Gabbanarentzat argazki-sesio bat egin zuen estatubatuarrak, eta Steven Klein izan zen argazkilaria. Argazki ofizialak 2009ko martxoan argitaratu zituzten, W Magazine aldizkarian. Dirudienez, garai horretakoak dira argazki hauek, eta Madonna aldagelan zegoen bitartean atera zizkioten orain filtratutako irudiak.

Scarlett Johanssonen argazki berri bat, sarean

Aurreko astean Scarlett Johanssonen argazki intimoak zabaldu zituzten sarean, eta orain, aktore estatubatuarraren hirugarren argazki bat zabaldu dute. Argazki hau ez du aktoreak berak atera, argazkia begiratuta, beste pertsona batek atera diola dirudi eta.

Argazki berri honetan, ohean etzanda agertzen da estatubatuarra, eskuineko eskuan boligrafo bat duela, irakurtzen duen bitartean.

Johanssonen mugikorra hackeatu zuten, eta ondoren, Interneten publikatu zituzten aktorea biluzik agertzen diren argazkiak. Mary Singerrek, aktorearen abokatuak, argazki horiek Internetetik ezabatzea eskatu zuen pasatu den astean. Eta komunikatu batean irudien jabea Johansson dela dio: “Argazkiak oso pertsonalak eta pribatuak dira, nire bezeroa bere etxean baitago”, esan zuen Singerrek, eta webguneen jabeek bere eskaerak ez badituzte betetzen, “arriskuan egongo direla” ere adierazi zuen.

Horren bitartean, argazkiak publikatu dituzten horiek harrapatu nahian jarraitzen du FBIak, ikerketarekin aurrera jarraitzen dute eta.