Lindsay Lohan, berriro atxilotuta

Lindsay Lohanek justiziarekin arazoak izatea ez da zerbait bitxia, eta dirudienez, arazo horiek oraingoz, ez dute amaierarik.

Aktorea baldintzapeko askatasunean zegoen, baina, asteazkenean, Kalifornian epaiketa bat izan du estatubatuarrak, alkoholaren eraginpean gidatu zuelako eta Los Angeleseko bitxi-denda batean lepoko bat lapurtu zuelako. Horren ondorioz, zigorra bete behar zuen, eta zigorra ez duela bete jakitean, epaileak baldintzapeko askatasunarekin amaitzea erabaki du.

Diru-sarrera baxuak dituzten emakumeen zentru batean lan egitea zen bere eginbeharretako bat, baina, bertatik kanporatu egin zuten, askotan ez zelako azaldu ere egin.

Ondorioz, Lohanek atzo auzitegira joan behar izan zuen, eta poliziak atxilotuta atera zen bertatik.

Ordu batzuk isolatuta egon ondoren, bere abokatuek 100.000 dolaretako fidantza ordaindu zuten, eta orain, aske dago estatubatuarra. Hala ere, azaroaren 2an berriro deklaratu egin beharko du, eta zigor gogorrago bat izan lezake: urte beteko kartzela-zigorra.

Ordurarte, auzitegiko bulegoan 16 orduko komunitate-zerbitzua egitea eskatu dio magistratuak aktoreari. Hori betez gero, bere zigorra murriztea posible izango litzateke. Orain, Lohanen jarrera nolakoa den ikusi beharko dugu….

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *